Skip to main content

Azken bideoak: Alderdiak

bideoa prestatzen
Eneko Andueza (PSE-EE): "Krisia oso dinamikoa da; errezena gauzak pasatuta gaizki egindakoak seinalatzea da"

2020-04-17
Eneko Andueza Gipuzkako PSE-EEko idazkari nagusia elkarrizketatu dugu gaur Gurean Gaur elkarrizketaren atalean. 20:00etan eta 21.00etan izango duzue ikusgai Hamaika Telebistan eta nahieran hamaika.eus en.
bideoa prestatzen
Arnaldo Otegi: "Agerian geratu da EAJ eta Confebask-en arteko harremana"

2020-04-14
Elkarrizketaren tartean, Beñat Zarrabeitia lankideak EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegirekin hitz egiteko aukera izan du. Covid 19 gaitzak eragindako izurriteari aurre egiteko neurrien inguruan mintzatzeaz gain, Eusko Jaurlaritzak jokatutako papera arbuiatu eta aurrerantzean "errezeta zaharrek ez dutela balio" nabarmendu du Otegik.
bideoa prestatzen
Iñaki Altuna (Kazetaria): “Xelebrea eta deigarria da halako erreferentzia zaharkituak erabiltzea”

2020-04-07
Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak “Monkloako itun berriak” lantzea proposatu du bere azken agerraldian, koronabirusaren krisiari aurre egiteko batasunara deituz alderdi politiko eta eragile sozial guztiak. Oso deigarriak izan dira Sanchez-en hitzak, izan ere, Monkloako itunak 1977an, Franco hil berritan, erregimenaren erreforma bermatu eta benetako haustura demokratikoa ekiditeko erabili ziren akordioak izan baitziren.
bideoa prestatzen
Mertxe Aizpurua (EH Bildu): “Behar handiena duten sektoreak artatu eta erantzun bat eman behar zaie”

2020-04-03
Herritarrak zein enpresa txiki eta ertainak babesteko neurri sozial berriak martxan jarri behar dituztela azaldu du Mertxe Aizpuruk. Krisialdi honetan talde parlamentarioa egiten ari den lana azaldu du EH Bilduko bozeramaileak.
bideoa prestatzen
Ion Ansa (Politologoa): "Krisi batek aukera eta arriskua suposatzen du lider politikoentzat"

2020-03-24
Edozein motako krisietan, han hemengo lider politikoek paper oso garrantzitsuak jokatzen dituzte egoerei aurre egiteko momentuan. Sinesgarritasuna ezinbestekoa da krisiak kudeatzeko eta iritzi publikoa alde izateko eta askotan, erabakiek berek baino garrantzi handiagoa izaten dute neurriok komunikatzeko erak. Ion Ansa politologoarekin aritu gara bai Euskal Herriko zein nazioarteko buruzagien estrategiak aztertzeko.
bideoa prestatzen
Zentsura mozioak aurrera egin ostean, Koldo Leoz Lizarrako alkate izendatu dute berriz

2020-03-24
EH Bilduren hautagaia, 2015etik 2019ra arteko epean bezala, Lizarrako alkatea izango da gaurtik aurrera. Ateak itxita egindako osoko bilkuran halaxe erabaki dute gaur goizean