Skip to main content

Azken bideoak: Alderdiak

bideoa prestatzen
Beñat Zaldua (NAIZ): "Mahai honetan ez da akordio politiko mamitsurik egonen"

2020-02-27
Beñat Zaldua kazetariak Torra eta Sanchezen arteko bileraren analisia kontatu digu.
bideoa prestatzen
Ainhoa Intxaurrandieta: "Agerian geratu da hondakinen kudeaketa eredua ez dela zentzuzkoa"

2020-02-24
Erraustegiaren proiektua bertan behera utzi zen garaian GHKko lehendakari izandakoak argi du ez dela jasangarria egungo hondakinen kudeaketa eredua. Zaldibarren gertatutakoaren ondotik, azpimarratu digu ez dela "bideragarria etengabe produzitu, kontsumitu eta botatzen" jardutea, gero guztia mendizulo batean ezkutatzeko.
bideoa prestatzen
EH Bilduk alderdien mahai bat osatzeko eskatu du Zaldibarko zabortegiaren auzian

2020-02-21
Alderdien mahaiaz gain, larrialdian legean agertzen dena aintzat hartu eta babes zibileko lurralde plana aktibatzea ere eskatu dute.
bideoa prestatzen
Mikel Otero: "Zaldibarko auzian, ardura politikoak eskatzeko unea iristen ari da"

2020-02-20
Elkarrizketaren tartean, EH Bilduko legebiltzarkide Mikel Otero Hamaika Telebistan egon da. Zaldibarko luizi eta tragediatik bi aste igaro direnean, Oteroren esanetan “krisi honen kudeaketa oso txarra izan da” eta ingurumenari dagokionean hondamendi handi baten inguruan ari garela nabarmendu du. Horiek horrela, Urkulluk eta Arriolak emandako azalpenen aurrean, “ardura politikoak eskatzeko unea iristen ari dela” azaldu du. Azkenik, hauteskundeen atarian, EH Bilduk Araban emaitza onak errepikatzea espero du Oterok.
bideoa prestatzen
Etxebizitzaren behatokia "atzerapen gehiagorik gabe" sortzeko eskatu du EH Bilduk

2020-02-20
Etxebizitzaren egoera monitorizatzeko eta irtenbide egokiak emateko, etxebizitzaren behatokia atzerapen gehiagorik gabe sortzeko eskatu du EH Bilduk Donostiako udalean emandako prentsaurrekoan.
bideoa prestatzen
Miren Gorrotxategi: "EH Bildu eta PSE-rekin akordioak egitearen aldekoak gara"

2020-02-18
Elkarrizketaren tartean, apirilaren 5ean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egitekoak diren hauteskundeetan, Ahal Duguko lehendakarigai izateko barne bozetara aurkeztu den Miren Gorrotatxegi Hamaika Telebistan egon da. Zaldibarko zabortegiko auzian Eusko Jaurlaritzak egindako kudeaketa salatzeaz gain, bere proposamen politikoan EH Bildu eta PSE-rekin akordioak lortzea ardatz nagusietako bat dela nabarmendu du. Hortaz gain, Pablo Iglesiasekiko leialtasuna azaldu du Gorrotxategik.