Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Herri mugimendua

bideoaren irudia
Esatea Libre | Ekainaren 5eko galdeketen saio berezia

2016-06-05

Goierri, Debagoiena, Ispaster eta Azpeitiko Gure Esku Dagoren galdeketen inguruko Esatea Libre saio berezia egin genuen ekainaren 5ean. Eguneko irudiak, adierazpenak eta behin behineko emaitzak eskaini genituen. Mahai-inguruan izan genituen Rebeka Ubera, Koldo Bilbao, Gotzon Hermosilla, Mikel Zubimendi eta Imanol Esnaola. Balorazio gehiagoren bila, zuzenean, bat egin genuen Beasaingo ekitaldi nagusiarekin.

bideoaren irudia
Esatea Libre berezia, igande honetan!

2016-06-03

Gure Esku Dago mugimenduak 34 herritan antolaturiko galdeketen zuzeneko kontakizuna eskainiko dizuegu. Igande honetan, ekainak 5, 20:00etatik aurrera Esatea Libre saio berezian.

bideoaren irudia
"Desobedientzia, elkartasunetik konpromisora": tresna eraginkorra

2015-12-11

Eleak Mugimenduak injustizia eta inboluzio egoerei erantzuna ematen die desobedientzia zibila baliatuta. "Desobedientzia, elkartasunetik konpromisora" dokumentalean, azken urteetan Euskal Herrian egon diren borroka ezberdin batzuk plazaratu dituzte. Txerra Bolinaga Eleak Mugimenduko kidearekin hitz egin dugu.

 

bideoaren irudia
"Dabilen harriari goroldiorik ez": herri mugimenduaren ibilbidea

2015-10-23

Joxemi Zumalabe Fundazioak Euskal Herriko hainbat herri eragile eta berrehun bat banakakorekin batera 2012tik 2014ra bitarteko gogoeta jasotzen du dokumentalak. Ekimenaren helburu orokorra herrigintzan dabiltzan taldeen barne antolaketa, funtzionamendu eta parte-hartzeari buruzko hausnarketa kritikoa bultzatzea da. Pili Alvarez eta Izaro Gorostidirekin hitz egin dugu.

Dokumentala: http://vimeo.com/124941656

bideoaren irudia
Txutxi Ariznabarreta: "Independentismoa ez da abertzaleen kontua, herri baten kontua da"

2015-09-16

Esatea Libre saioan, Txutxi Ariznabarreta Independentistak sareko bozeramailea elkarrizketatu dugu. Katalunian gertatzen ari denaren inguruan hausnartu dugu berarekin.

bideoaren irudia
Sare herri mugimenduaren aurkezpena

2014-06-15

Preso, iheslari eta errefuxiatuen giza eskubideen defentsan lan egingo duen herritar sarea aurkeztu dute gaur. Sare izena jarri diote eta elkarlanean konfrontazioaren atea itxi eta itxaropenaren atea zabaltzea dute helburu.