Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Herri mugimendua

bideoa prestatzen
Dagoeneko 220000 euskal herritarrek parte hartu dute Gure Esku Dagok deitutako herri galdeketetan

2018-11-19
Gure Esku Dagok jauzi kualitatiboa eman du Donostian herri kontsulta eginez. Gipuzkoako hiriburuan, Irunen, Alonsotegin, Balmasedan eta Zallan egindako galdeketetan 28000 lagunetik gora bozkatu zuten. Horiek horrela, dagoeneko, 220000 dira parte hartu duten herritarrak. Hiriburuan saioan, Beñat Zarrabeitia lankidearen bidez, hiri eta herri hauetako giroa, Gure Esku Dagoko kideen balorazioak eta nazioarteko begiraleen adierazpenak jaso ditugu.
bideoa prestatzen
Legebiltzarreko indar politikoekin bildu nahi dira pentsiodunak

2018-11-19
Pentsiodunen Mugimenduak aurrekontuen gaiari heldu nahi dio Legebiltzarreko talde politiko guztiekin. Gaurko agerraldian jakinarazi dutenez, alderdi guztiekin biltzeko eskaria egin diete pentsiodunen aldarrikapenak helarazteko eta alderdien iritziak biltzeko asmoz. Horrekin batera, kalean jarraitzearen beharra nabarmendu dute eta abenduaren 15ean Hego Euskal Herriko hiriburuak betetzera dei egin dute, mugimenduaren lehenengo urteurrenean.
bideoa prestatzen
Jaume Lopez, Kataluniako irakaspenak eta Euskal Herriko herritarren ahalduntzea

2018-11-19
Prozesu eta eztabaida konstituziogileak ardatz, Jaume Lopez irakasle kataluniarra Euskal Herrian egon da Ipes-ek, Eusko Ikaskuntzak eta Gure Esku Dagok antolatutako ekimenetan parte hartuz. Lopezek atsekabez ikusten ditu bere herriko alderdi eta erakunde independentisten taktika kontrajarriak eta babes eremua handitzearen aldekoa da. Euskal Herrian, ilusioz ikusten du Gure Esku Dagoren lana eta herri galdeketen bitartez herritarren ahalduntzea eta parte hartze demokratikoan sakontzen dela nabarmentzen du. Bere esanetan, Katalunian egindako galdeketa ez-ofizialak existitu izan ez balira, nekez iritsiko zen urriaren 1eko erreferendumera.
bideoa prestatzen
Enkarterri, herri galdeketen olatu berriaren helmuga berria

2018-11-12
Azaroaren 18an, Gure Esku Dagok herri galdeketa gehiago deitu ditu. Kasu honetan, Donostian, Irunen, Alonsotegin, Balmasedan eta Zallan. Hiriburuan saioan, Beñat Zarrabeitiaren eskutik, Enkarterriko herrietako ordezkariak izan ditugu eta orain arte egindako lanketa eta galdeketaren ingurukoak partekatu ditugu Monica Garcia, Arkaitz Segura eta Oskar Carballorekin batera.
bideoa prestatzen
Bere mendeurrenean, etorkizunera begirako herri erronkak aztertu ditu Eusko Ikaskuntzak

2018-11-12
Eusko Ikaskuntzak ehun urte bete ditu aurten eta mendeurrena ospatzeko asmoz, hainbat ekimen antolatu ditu. Euren artean, bere XVIII. kongresua, bertan etorkizunera begirako herri erronkak aztertu zituzten, bereziki, sozioekonomiaren ikuspuntutik. Herri kohesioa, lurraldeen arteko harremanak, demografia edo migrazioak izan zituzten hizpide. Bilboko Iberdrola dorrean, Helena Franco, Imanol Esnaola eta Xabier Aierdirekin hitz egiteko aukera izan genuen.
bideoa prestatzen
Ertzainen kontraesanak darraite Iñigo Cabacas-en epaiketan

2018-10-30
Iñigo Cabacas-en epaiketa argitzeko epaiketaren saio berrian, zortzi ertzainek lekuko gisa deklaratu dute. Berriro ere, kontraesanak azaldu dira eta euretako batzuk Maria Diaz de Haro kaleko egoera “kontrolpean” zegoela adierazi dute. Hiriburuan saioan, eragin mediatiko eta sozial handia izan duen epaiketari heldu genion eta horrekin batera, eredu polizialaren inguruko eztabaida mahai gaineratu genuen Egoitz Askasibar eta Sonia Gonzalezen parte hartzearekin.