Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Herri mugimendua

bideoa prestatzen
Gazte topagunea aurkeztu dute Ernai eta Aitzina gazte antolakundeetako kideek

2019-03-25
Aurtengo gazte topagunea aurkeztu dute Donostian. Lur Arbizu eta Aitor Servier Ernai eta Aitzina gazte antolakundeetako bozeramaileek aurkeztu dute, eta ondoan izan dituzte Ezker Abertzaleko gazte antolakundeetako kide izandakoak ere. Egitarau oparoa antolatu dute, eta besteak beste, 50 mahainguru baino gehiago antolatu dituzte. Servierrek adierazi duenez, Euskal Herrian irekita dauden "eztabaiden topaleku" izango da topagunean. Feminismoa, burujabetza, gazte boterea, herri eredua, langile borroka, etab. izango dituzte hizpide.
bideoa prestatzen
Martxoak 8, bizitzak erdigunera

2019-03-12
Hamarnaka milaka pertsona kalera atera ziren martxoaren 8an egindako greba feministan. Hiriburuan saioan, egunak emandako guztia errepasatu genuen, hirigune handietan zein eskualdeetan izandako mobilizazioen bilduma osatu genuen.
bideoa prestatzen
Bilboko kaleek gainezka egin dute arratsaldeko mobilizazioan

2019-03-08
Milaka lagunek bat egin dute mugimendu feministak egindako greba deialdiarekin eta Bilbon mobilizazio zinez arrakastatsua antolatu dute arratsaldean. Bertan, berriro ere, bizitza erdigunera ekarri behar dela aldarrikatu dute.
bideoa prestatzen
Bizitza erdigunera ekartzeko aldarria herri eta eskualde guztietan

2019-03-08
Milaka lagunek bat egin dute mugimendu feministak egindako greba deialdiarekin. Horiek horrela, gure geografiako herri eta eskualde guztietan mobilizazioak eta ekimenak antolatu dira. Honatx bilduma bat: Irun, Errenteria, Oiartzun, Lezo, Zizurkil, Gernika, Basauri, Amurrio, Orozko, Arbizu edo Angelu.
bideoa prestatzen
Greba feminista Euskal Herriko bazter guztietara iritsi da

2019-03-08
Milaka pertsona kalera atera dira mugimendu feministak deitutako grebara. Goizeko lehen ordutik piketeak martxan aritu dira eta eguerdian mobilizazio jendetsuak egin dituzte Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean. Horrekin batera, herri guztietan ekimenak antolatu dituzte eta hainbat euskaldetan, manifestazioak. Bertan, goizak emandakoa bildu dugu.
bideoa prestatzen
Militantzia esparruko zailtasunez hausnartzen

2019-03-04
Nola ulertzen da militantzia esparrua? Emakumeek zein zailtasuni egin behar izaten diete aurre militantzia esparruan? Izar Hernando Ernaiko kidearekin eta Maialen Sagues Nor talde Antiespezistako kidearekin aztertu dugu.