Skip to main content

Azken bideoak: Herri mugimendua

bideoa prestatzen
German Rodriguez gogoan izan dute Iruñean

2019-07-08
Haren hilketaren 41. Urteurrenean, arduradunen zigorgabetasuna salatu dute. San Fermines 78 Gogoan plataformak auzia Iruñea eta Argentinako epaitegietara eramatearekin batera, “Martin Villa epaitu” ekimena abiarazi duela jakinarazi du.
bideoa prestatzen
Pau Sarrate aktoreak jaso du EHGAMen Urrezko Hirukia

2019-06-28
Sari honek helburutzat du berdintasunerako mugimenduan aniztasunaren alde lagundu duten pertsona, elkarte edo erakundeak saritzea. Pau Sarrate aktoreak, Il Circo Italiano-n Paute pailazoaren rola betetzen du. Adierazi dute, saria eman diotela ume eta nagusiei zuzenduriko ikuskizunean dibertsitatea ikusarazi eta berdintasuna eta inklusibotasuna bultzatzeagatik. Eskertuta agertu da Sarrate. Esan du, beti normaltasunez onartu eta adierazi duela bere sexualitatea. Horregatik, gaineratu du, ikuskizunean ere gaia naturaltasunez jorratzen duela. Bestalde, Trapuzko Espartina ere entregatu dute urtero bezala. Ana Beltran PPko diputatuarentzat izan da, LGBTIQ+ eskubideak zapaltzeagatik eta mespretxuzko adierazpenak egiteagatik.
bideoa prestatzen
Ahotsa.info-ren aurkako salaketa artxibatu du Espainiako Auzitegi Nazionalak

2019-06-27
Ahotsa.info-ren aurkako salaketa artxibatu du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Terrorismoa goratzea leporatuta salatu zuen Espainiako Poliziak ikus-entzunezko hedabide digitala, iazko uztailan, bi albistetan “euskal preso politikoak” terminoa erabiltzeagatik.
bideoa prestatzen
Lehen arretako zerbitzuko langileak babesteko sinadurak bildu dituzte Bizkaiko pentsiodunek

2019-06-24
Lehen Arretako Langileei elkartasuna erakutsi nahi izan diete. 870 sinadura batu dituzte baina Osakidetzako zuzendaritzak hala eskatuta, anbulatorioetako harreran ez dituzte onartu. Valentzia eta Valladolideko pentsiodunak egon dira gaur Bilbon, azken hauek eredu bezala dauzkatelako, inoiz ez baitute hutsik egin elkarretaratzeetan. Datorren ostegunean Gernikan izango dira, Ahaldun Nagusia hautatuko delako bertan. Pentsiodunek beren aldarrikapenak presente egon daitezen nahi dute egun horretan.
bideoa prestatzen
Estatus berriari buruzko eztabaida bultzatzeko kanpaina jarri du martxan Demokrazia Bai iniziatibak

2019-06-20
Bultzatzaileen artean, euskal politikagintzako izen esanguratsu asko daude. Juan Jose Ibarretxe eta Juan Karlos Garaikoetxea lehendakari ohiak, eta baita ezker abertzaleko, EAJ-ko, PSEko eta IUko izen esanguratsu ugari ere.
bideoa prestatzen
Luhuso eta Gernika batuko ditu Orain Presoak bizikleta itzuliak

2019-06-21
80 kilometro inguruko ibilbidea izango da, eta Sare Herritarrak adierazi duenez elkarbizitzaren eta bakearen sinbolo diren bi hiri batuko ditu. Uztailaren 19tik 21era egingo den ekimenak hiru etapa izango ditu. Jakinarazi dutenez, itzulia egin behar duten txirrindulari guztiei motxila eta lo zakua eramango zaie furgonetan. Itzulia Luhuson abiatuko da eta iparraldea zeharkatu ostean, Gipuzkoara sartu eta Zarautzen pasatuko dute gaua parte hartzaileek. Bigarren etapa Lekeitiora helduko dira Markinatik pasatuz. Azkenik, hirugarrenean, Lekeitio eta Gernika lotuko dituzte, Munitibarreko bidetik. Bertan egingo dute amaiera ekitaldia.