Skip to main content

Azken bideoak: Manifestazioak

bideoa prestatzen
Mozal legearen aplikazioa salatu dute Bilboko epaitegien atarian

2020-01-23
Mozal Legearen aurkako elkarretaratzea egin dute gaur goizean Bilbon, Aldamar kaleko epaitegien atarian, Herritarren Kriminalizazioaren Aurkako Plataformak deituta. Aste Nagusian egindako argazki batengatik aplikatu zion Bilboko Udaltzaingoak Mozal Legea Konpartsakide bati. Esku-hartze polizial bati argazkia egin ziola leporatuta 300€ko isuna ezarri zioten.
bideoa prestatzen
Bilboko ostalari eta kultura animazioko taldeek bat egin dute U11ko Sareren manifestazioarekin

2020-01-07
Hainbat ostalaritza-establezimendu eta kultura animazioko taldek bat egin dute Bilbon Urtarrilaren 11n Sare Herritarrak deitutako manifestazioakin euskal presoen eskubideen alde.
bideoa prestatzen
Greba orokorra deitu dute Frantzian biharko, Macronek sustatu nahi duen pentsio sistemaren aurka

2019-12-04
Greba orokorra deitu dute biharko Frantzian Macron presidenteak sustatu nahi duen pentsio sistema eraitsi eta estatuko ekonomia blokeatzeko asmoz. Sindikatuek dei egin dute greba iraunkorra izan dadin.
bideoa prestatzen
Quim Torrak birritan deitu dio Pedro Sanchezi eta honek ez dio telefonorik hartu

2019-10-21
Aste bateko protesten ondoren 201 atxilotu eta ehunka zauritu egon dira Katalunia osoan. Beste aldetik, ERC alderdiko Gabriel Rufianek ere bereak entzun zituen larunbateko manifestazioan.
bideoa prestatzen
EH Bilduk manifestazioa deitu du urriaren 12rako 'Bagoaz' lelopean

2019-09-27
Antoniutti parketik abiatuko da urriaren 12ko manifestazio nazionala arratsaldeko 17.00etan. Mertxe Aizpuruak eta Bakartxo Ruizek nabarmendu dute gero eta indartsuagoa dela subiranismoa eta hori erakusteko aukera izango dela manifestazioan.
bideoa prestatzen
Ehunka mila lagun bildu dira Diadan

2019-09-11
Arratsaldeko bostak eta 14ean hasi da aurtengo Diada Bartzelonan. Assemblea Nacional Catalana (ANC) erakundeak deitua, aurten adostu duten goiburua "Independentzia Helburu" izan da. Kataluniako hiriburuko Hiri Guardiak zabaldu duenez, 600.000 lagun izan dira manifestazioan. Antolatzaileen helburua da independentismoak komuneko jomuga bat erdiesteko duen aniztasuna sinbolizatzea. Lehen aldiz, mobilizazioan ez dago agintarientzako eta alderdientzako toki berezirik. Manifestazioa hasteko minutu batzuk falta zirela, Generalitateko presidentea den Quim Torrak nabarmendu du ekitaldia "arrakasta" izan dela, eta adierazi du independentzia, hemendik aurrera, "ekintza politikoaren erdigunean" izango dela.