Skip to main content

Azken bideoak: Manifestazioak

bideoa prestatzen
Diada: Milioi bat lagunek bat egin dute Kataluniako errepublika egikaritu eta preso zein erbesteratu politikoen itzulera eskatzeko

2018-09-11
Milioi bat lagunek ANC-ek egindako deialdiarekin bat egin dute Bartzelonako Diagonal zumarkalea betez. Aurtengo Diadak ezaugarritze berezia zuen azken 12 hilabeteetan gertatutakoen ondorioz. Horiek horrela, Hamaika Telebistan saio berezia osatu dugu, Beñat Zarrabeitiaren gidaritzapean, Iker Bizkarguenaga, Ion Ansa, Itsaso Guemes eta Laura Mintegiren parte hartzearekin.
bideoa prestatzen
Miloi bat lagunek errepublika aldarrikatu dute Diadan

2018-09-11
Zazpigarren urtez jarraian, sekulako jendetza atera da Kataluniako Diadan kalera, Bartzelonako Udaltzaingoaren arabera, milioi bat izan dira. 'Fem republica catalana' lelopean, azken hilabeteetako salbuespen testuingurua salatu eta independentziaren aldeko aldarrikapen ozena egin dute.
bideoa prestatzen
Baldintza okerrenetan botoa eman ondoren, errepublika eraikitzeko gai direla sinetsita daude katalanak

2018-09-11

Zazpigarren urtez jarraian, sekulako jendetza atera da Kataluniako Diadan kalera, Bartzelonako Udaltzaingoaren arabera, milioi bat izan dira. 1714an Espainiako Erresumak Kataluniako Printzerriari lege eta erakunde propioak kendu zizkioneko data gogoan, 17:14an, olatu erraldoia egin dute Bartzelonako Diagonalean, eta independentzia oihuek hautsi dute isiltasuna.

ANCko presidente Elisenda Paluziek argi esan du orain artekoa egiteko gai izan badira, zazpi urtez kaleak betetzeko, ehunka hautetsontzi babesteko eta baldintza okerrenetan botoa emateko, gai izango direla Kataluniako errepublika eraikitzeko ere. Hain justu, horretarako modua bilatzeko eta helburu orokorrak lehenesteko eskatu dio Generalitateari.

Ezohiko Diada gisa izendatua izan da aurtengoa. Eta etengabe izan dituzte gogoan preso eta erbestean dauden politikariak, besteak beste, goizean Rafael Casanovari egindako lore eskaintzan. Han parte hartu dute zenbait euskal politikarik ere. Bertan zen, esaterako, Euskadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzar, PDeCATeko ordezkariekin. Ortuzarrek presoak eta erbesteratuak izan ditu gogoan, eta Kataluniako auzia konpontzeko aukera bakarra elkarrizketa izango dela ziurtatu du.

EH Bilduko legebiltzarkide Maddalen Iriartek, bere aldetik, aurtengo Diada salbuespenezkoa dela nabarmendu du, baita askatasuna aldarrikatzeko eguna ere, eta Kataluniako askatasunaz gain, Euskal Herriarena ere aldarrikatuko dutela.

Preso eta erbesteratuak gogoan, esan bezala. Hain justu, Lledonerseko espetxean egon da, astelehenez, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzailea, preso politiko katalanak bisitatzen. Irabazteko konbentzimenduz ikusi dituela adierazi du.

bideoa prestatzen
Presoen eta erbesteratuen izenean, independentistek Diadan parte hartzera deitu dituzte katalanak

2018-09-10

Preso politikoen aldeko ekitaldia egingo dute Diadaren bezperan, eta bertan izango dira Generalitateko presidende Quim Torra eta Parlamentuko buru Roger Torrent. Ohikoa denez, Ciudadanoseko eta PPko ordezkariek ez dute bat egingo Generaliateko deialdiekin, baina aurten, lehen aldiz, sozialistek ere ez. Haien iritziz, Generalitateak antolatutako ekitaldiek "katalanen erdiak" soilik ordezkatzen dituztelako.

Astelehen honetan, iluntzean egingo da preso politikoen eta erbesteratuen aldeko martxan. Aurretik, berriz, lore eskaintza egingo du Torrak Bartzelonako Fossar de les Moreres plazan, 1714ko gerran hildakoak gogoan. Hain justu, aurtengoa, askatasunaren aldeko Diada izatea nahi du Torrak. Erbestetik, bestalde, Diadan parte hartzeko deia egin diete herritarrei Carles Puigdemont presidente ohiak zein Marta Rovira ERCko idazkari nagusiak, Bartzelonako kaleak errepublikaz eta asktasunez bete ditzaten.

Kataluniako Diada aurreratuta ospatu dute Euskal Herrian. ANC Kataluniako Biltzar Nazionalaren Euskal Herriko ordezkariek asteburuan elkarretaratzeak egin dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Bertan, iazko "urriaren 1eko agindua berresteko" eskatu dute. Larunbat arratseko 19:00etan, Iruñeko eta Donostiako udaletxeen aurrean, eta Gasteizko Ama Zuriaren eta Bilboko Arriaga plazetan. Parte-hartzaileek, esteladak eta ikurrinak eskuetan, babesa eman diote Kataluniako Errepublikari, preso politikoen askatasuna aldarrikatzearekin batera. Bilboren kasuan, lazo horiz bete dituzte Arriaga Antzokiaren inguruak, eta "helburua independentzia" dela nabarmendu dute.

bideoaren irudia
40 urte betetzen dira Bilbon lehenengoz sexu askapenerako manifestazioa egin zenetik

2018-06-26

1978. urtean Bilboko lehenego sexu askapenaren manifestazioa burutu zen, 40 urte pasa dira eta horregatik aurten  atzera begira jarri da E28 koordinadora, emakume guztien papera ikusi haraziz  , urte hauetan egindako lana eskertzeko.

Emakume, trans, lesbiana eta bisexuales ari dira hitzegiten, aurrerapen garrantzitzu eta nabariak lortu harren,  ezin dute ahaztu  gaur egun eremu instituzionalean, familiartekoan, interpertsonaletan eta baita espazio feminista askoren barruan eta LGTB+ mugimenduan pairatzen duten Lesbofobia, bifoia eta trasmisognia  indarkeria bortitza

bideoaren irudia
Haurren kontrako indarkeriariaren aurkako manifestazioa, ekainaren 23an, Algortan

2018-06-06

Salatzen diren sexu-abusuak kontuan hartuta, hamahiru urtetik beherako lau neskatotik batek eta zazpi mutiletik batek jasan ditu noizbait bere bizitzan. Sexu-abusua jasan duten haurren gehientan bere erasotzailea ezagutzen dute: %90etan hurbileko senidea da. Errealitate gordin honen  aurrean Haurren kotrako indarkaeriarik ez! Plataformak  begiak zabaltzeko ordua dela hortarazi du.

Indarkeria sexista duen dimentsio zabal honen gotorlekua patriarkatuaren oinarria den familia nuklearra da. Heterosexuala, maskulinitatearen plazerrera eta bizitzara egina eta etxeko gizonek izango dute boterearen monopolioa, aita, osaba, aitona. Familia-eredu hori eta horren gertuko sarea bera dira, gehienetan, errealitate lazgarri horien isilpeko babesleku.