Skip to main content

Azken bideoak: Manifestazioak

bideoaren irudia
Inaxio Oiartzabal: "Konponbiderako bidean lehen urratsa giza eskubideen errespetua da"

2016-01-07

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Inaxio Oiartzabal Sare mugimenduko kidea izan dugu. Bihar, urtarrilak 9, "Mugi daitezen harriak" lemapean manifestazioak deitu dituzte Bilbo eta Baionarako. Mobilizazio egun hau azkena izatea espero dutela azpimarratu digu Oiartzabalek.

bideoaren irudia
"Mugi daitezen harriak" jarraipen berezia, urtarrilaren 9an!

2016-01-07

Sare mugimenduak antolaturiko Bilbo eta Baionako manifestazioen jarraipen berezia egingo dugu, larunbat honetan. 17:00etatik aurrera Bilboko zuzeneko irudiak eskaini eta 22:00etan programa berezia egingo dugu.

bideoaren irudia
Behetik gora doan sarea antolatzen jarraituko du Gure Esku Dagok

2014-06-10

Etorkizunean dinamikak izan beharreko garapenaren inguruan hausnarketa zabalduko du Gure Esku Dagok. Pasa den igandeko giza kateak izandako arrakastaren ondoren, orain hausnarketa prozesu bat ireki eta udazkeneko erronkei nola aurre egin pentsatuko dutela adierazi zuten atzo. Arderdi politikoek ere giza katearen inguruko balorazioak egin zituzten.

bideoaren irudia
Herritarrek manifestazioaren garrantzia goraipatu dute

2014-01-11

Herritarrek manifestazioaren garrantzia eta honen leloa goraipatu dituzte. Konponbidea bilatzea beharrezkoa dela esan dute.