Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Biolentzia

bideoa prestatzen
Rojavatik alde egin du AEBetako armadak, Turkiari lurraldea inbaditzeko atea irekiz

2019-10-07
Bertako Kurduen miliziak Amerikako Estatu Batuetako aliatuak izan dira azken urteetan, Estatu Islamikoaren aurkako borrokan. Trumpen gobernuaren laguntzarekin, kalifa-herria menperatzea eta lurraldea askatzea lortu dute, urtetako gudari bukaera emanez. Orain, mugaren bestaldetik begira egon den Turkiak, erasora joko du. Washingtonetik, armada osoa Siriako Kurdistanetik irtetzeko agindua eman dute, aliatu kurduak bakarrik utziz. Mugimendu horrekin, Trumpek, baimena eman dio praktikan Erdogani bere estrategiarekin aurrera jarraitzeko.
bideoa prestatzen
Ertzaintzak 371 foam-ezko bala jaurti zituen Vox-en ekitaldia defendatzeko egin zuen kargan

2019-09-13
Joan den apirilean Vox alderdi politikoak hauteskunde ekitaldia egin zuen Bilboko Euskalduna Jauregian. Horren aurkako protestetan jende andana bildu zen. Manifestarien protesten aurka Ertzaintzak kargatu egin zuen, neska bati masailezurra hautsiz bi aldetatik. Ospitaleratu egin zuten eta momentuan ebakuntza egin zioten. Zauritutako neskak adierazi zuen, balak jo aurretik agente bat ikusi zuela berari burura apuntatzen. Honen aurrean, Estefanía Beltrán de Heredia, Eusko Jaurlaritzako segurtasun-sailburuak nabarmendu zuen zuen, Ertzaintzak beharrezkoak ziren materialak erabili zituela egoera normaltasunera ekartzeko. Gaineratu zuen, foam-ezko bala hauek lesio gutxien egiten dituztenak direla.
bideoa prestatzen
Ezkaba mendiko 52 hektarea okupatu nahi ditu armadak

2019-09-04
Espainiar estatuko armadak Ezkaba mendiko 52 hektarea okupatu nahi ditu. Iruñea iparraldetik babesten duen mendia hiriak eta herritarrek duten arnas guneetako bat da.
bideoa prestatzen
Bartzelonan egingo du Foro Sozialak biktimen arteko kurtso honetako azken topaketa

2019-06-27
Bartzelonan, hango eta hemengo lau biktima elkartuko ditu Foro Sozialak. Jatorri ezberdinetako indarkerien biktimak izango dira uztailaren bat eta bian egingo den ekimenean parte hartuko dutenak. 2018-2019 ikasturtearen balantzea egiteko deitutako prentsaurrekoan eman du horren berri Foro Sozialak. Bertan azaldu dutenez, Euskal Herrian bizikidetza demokratiko bat eraikitzeko oinarriak finkatzen hasteko helburua jarri zioten euren buruari, giza eskubideen eta bakearen kultura erreferente izanda. Ikasturtea nabarmen baldintzatu duten hainbat mugarri aipatu dituzte, ETAren desegitea edo Pedro Sanchez gobernu espainiarreko presidentetzara iritsi izana kasu.
bideoa prestatzen
Begoña Urroz DRILen biktima izan zela aitortu du Gobernu espainiarrak

2019-06-25
Terrorismoaren Biktimen Memoriaren Zentroak egindako txosten baten arabera ez zen ETA izan 1960an haurra hil zuena, DRIL (Directorio Revolucionario Iberico) taldea baizik
bideoa prestatzen
Torturaren Biktimen Babeserako Nazioarteko Eguna onartzeaz gain, neurri zehatzak eskatu ditu Egiari Zor fundazioak

2019-06-26
Pozik agertu dira fundazioko kideak Legez Besteko Proposamena onartu duelako Legebiltzarrak. Izan ere, esan dute, torturaren sufrimendua mapan kokatzea ahalbidetuko duela. Halabaina, Eusko Jaurlaritzari eskatu die gogoratzeko Nazio Batuen Erakundeak sustatzen duen biktimen babeserako eguna. 2017ko abenduan aurkeztu zen Kriminologia Euskal Institutuak egindako ikerketa. Han frogatu zen tortura praktika sistematikoa zela, 4113 pertsona torturatu egonik EAEn. Txostenean, ordezkaritza politiko ugari interpelatzen dira eta hala egin dute elkartekoek ere.