Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Biolentzia

bideoa prestatzen
Txente Rekondo: "Beharrezkoa da deskolonizazioa judutarrei eta palestinarrei elkarbizitza baketsua bermatzeko"

2018-11-14
Gogorrak izan dira azken egunotam Hamas talde islamistako milizianoen eta Israelgo armadaren arteko borrokaldiak. Alderatzea eginda, 2014ko udan zazpi aste iraun zuen gerraz geroztik larrienak. Bi aldeek erasoei eusteko deia egin zuten astearte goizean, baina Hamasek su etena iragarri zuen ordu batzuk geroago. Gazako egoera gordin horren inguruko analisia eskatu diogu Txente Rekondori.
bideoa prestatzen
Ertzaintzaren "inpunitatea agerian ez geratzeko", defentsak espetxe zigorrak eskatu ditu Cabacas auziko epaiketaren azken saioan

2018-11-09
Amaitu da Iñigo Cabacasen hilketa argitzeko epaiketa eta, orain, aldeak epaiaren zai geratu dira. Tentsio handiko saioa bizi izan da gaur, akusazio partikularrak, fiskaltzak eta defentsek euren ondorioak eta eskaerak mahai gaineratu dituztenean. Jone Goirizelaiaren esanetan, zigorrak ezinbestekoak dira ertzaintzak inpunitatea duela agerian ez geratzeko. Horrekin batera, ertzaintzaren “jokabide kaotikoa” azaleratu dela nabarmendu du eta “proportziorik gabeko” aktuazioa onartu beharrean, ertzainak bertsio kontrajarriak eta sinestezinak plazaratu dituztela azpimarratu du. Horiek horrela, zigorrak eskatu ditu. Fiskaltzak zein defentsek, absoluzioak eskatu dituzte.
bideoa prestatzen
Cabacas kasuko epaiketak eredu polizial berri bati ateak irekiko ote dizkio?

2018-10-29
Iñigo Cabacasen heriotza argitzeko epaiketa izango dugu hizpide Egoitz Askasibar eta Sonia Gonzalezekin batera. Hortaz gain, Beñat Zarrabeitiak gidatutako saioan, Jair Bolsonaro hautagai ultraeskuindarrak Brasilgo bozetan lortutako garaipena aztertuko dugu.
bideoa prestatzen
Familia eta lagunek, lekuko gisa deklaratu duen Iñaki Larrea "Ugarteko" ertzain-burua inputatzea eskatu dute

2018-10-24
Iñigo Cabacas-en kasuko epaiketan, lekukoek deklaratzen jarraitzen dute. Gaurkoan, Iñaki Larrea "Ugarteko" ertzain-buruaren txanda izan da. Maria Diaz de Haro kalean "guztiarekin sartzeko" agindu izana aitortu du, baina gomazko pilotak erabiltzea agindu izana ukatu du. Kanpoan, senide eta lagunek antolatutako elkarretaratzea, Larrearen inputazioa eskatzeko.
bideoa prestatzen
Lekukoek istilu eza zein Ertzaintzak erabilitako bortizkeria azaleratu dute epaiketaren bigarren egunean

2018-10-16
Cabacas kasuko epaiketaren bigarren egunean, lekukoen txanda iritsi da. Gehienek, Ertzaintzak izandako jarreraren berri eman dute, istilurik ez zegoen gune batean, gomazko pilotak jaurti zituztela adieraziz eta kasu batzuetan Iñigo Cabacas laguntzea galarazi egin zutela. Gurasoek sesio zinez gogorra pairatu dute hunkituta eta minduta azalduz.
bideoa prestatzen
'Txiki' eta Otaegi omendu dituzte Zarautzen

2018-09-27

43 urte bete dira, FRAPeko hiru kiderekin batera, Juan Paredes Manot 'Txiki' eta Anjel Otaegi ETA erakundeko kideak fusilatu zituztenetik. Zarauztarra zen Txikieta Azpeitiko Nuarbe auzokoa Otaegi, eta bi herrietan ekitaldiak antolatu dituzte haiek omentzeko, Gudari Egunaren harira. Horrez gain, Ahaztuak elkarteak iruñean ere antolatu du ekitaldi bat, baina Espainiako Gobernuak debekatu egin du.

Francisco Franco diktadorea ohean hil aurreko egunetan, 1975eko irailaren 27an, erregimenaren fusilamendu batailoiek hil zituzten ETAko bi kideak eta FRAPeko Jose Humberto Baena, Jose Luis Sanchez Bravo eta Ramon Garcia Sanz. Otaegi Burgosko kartzelan hil zuten, lekukorik gabe. Txiki, Sardanyolan, Collserolako hilerrian gora igota.

Eguerdian izan da gertaera haiek salazeko eta Txiki oroitzeko ekitaldia Zarauzko hilerrian, eta, 19:00etan, Nuarbeko hilerrian, lore eskaintza, Otaegiren omenez. Zarauzko ekitaldian parte hartu du Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak, eta gatazkaren kontaketa anitza aldarrikatu du.

Horrez gain, salatu du frankismo garaiko krimenak zigorgabe uztea bermatu zuela Espainiako legediak 1977an, eta gauza bera gertatzeko arriskua dagoela azken 40 urteotako estatu krimenekin ere. Euskal Herrian bake osoa bermatzeko, berriz, hiru baldintza ezinbestekoak direla zehaztu du Rodriguezek.

Gudari Egunaren testuinguruan, astebururako ere antolatu dituzte hainbat ekitaldi. Igandean, mendi martxa egingo dute Azpeititik Nuarbera, eta, eguerdian, omenaldia egingo diete bertan Otaegiri eta Pasaiako segadan hildako Dionisio Aizpuru 'Kurro'-ri eta Pedro Mari Isart 'Pelitxo'-ri.

Nafarroan, ordea, debekatu egin dituzte Ahaztuak elkarteak antolatutako ekitaldiak, “terrorismoa goratzea" dela ebatzita. Zehazki, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkari Jesus Arastik debekatu du arratsaldean Iruñean egitekoa zuten ekitaldia. Plataformak salatu du faxismoaren aurka borrokatu zutenak omentzea zela haren helburua, eta ez besterik.