Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Atxilotuak / presoak

bideoa prestatzen
Ibon Fernadez euskal presoa aske uzteko eskatu dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek

2019-03-15
ibon Fernandez Iradi, gaixo dagoen euskal presoa aske uzteko eskatu diote Parisi Gipuzkoako Batzar Nagusiek. Ostiral goizean bildu da Batzar Nagusietako Giza Eskubideen Batzordea, eta aho batez onartu du esklerosi anizkoitza duen presoa aske uzteko eskaria. Aho batez, PP-ko kideek ez dutelako parte hartu nahi izan. EAJ, PSE, EH Bildu eta Podemosek aurkeztu dute proposamena. Gaur onartutako testuak ,egun indarrean dagoen legedia eta larri gaixo dauden presoak askatzea ahalbidetzeko nazioarteko legeak aintzat hartzeko eskatzen dio estatu frantziarrari. Akordioa Parisko apelazio auzitegiari igorriko zaio, baita zigorrak ezarri behar dituen epaileari eta barne ministro frantziarrari ere.Presoaren senideek modu positiboan baloratu dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek gaur hartutako erabakia.
bideoa prestatzen
NI ZU BI plataformak elkarretaratzeak egingo ditu preso gaixoen egoera salatzeko

2019-03-15
Preso gaixoen aferan zubiak eraikitzeko xedearekin, NI ZU BI plataformak, SARE-ren atxikumenduarekin, kontzentrazioak egingo ditu bihar bilboko zazpi zubi ezberdinetan. Kontzentrazioak gozieko 12tan hasiko dira San Anton, La Merced, Areatza, Udaletxe, Zubi Zuri, Pedro Arrupe eta Deustuko zubietan. Bi bloke nagusiak san Anton eta Deustuko zubietatik hasiko dute martxa eta Venezuela plazan batuko dira, Arriaga antzoki aurrealdean egingo den ekitaldirako bidea hartzeko.
bideoa prestatzen
Preso politikoen eskubideak aldarrikatu dituzte sindikatuek Bilbon

2019-03-15
Orain Presoak dinamikaren lekukoa hartuta hamar sindikatuk elkarretaratzea egin dute, hirugarrenez, Espainiako Gobernuaren bilboko delagaritzaren aurrean. Preso gaixoen askatzea, Euskal Presoen gradu progresioa eta dispertsioaren amaiera aldarrikatu dituzte eta herritarrak Nizubi ekimenean parte hartzera deitu dituzte.
bideoa prestatzen
Manifestazioa deitu dute martxoaren 24rako Altsasun

2019-03-11
Auzitegi Nazionalaren ebazpenaren aurrean manifestazioa deitu dute Altsasuko gurasoek martxoaren 24rako. Larunbatean egindako prentsaurrekoan epaiaren analisia egin zuten. Nafarroako parlamentuak gaur zigorren aurkako erabateko desadostasuna adierazi du. Zigorra salatu eta bizikidetzaren aldeko gizartea aldarrikatzeko martxoaren 24rako manifestazioa deitu dute.
bideoa prestatzen
Xabi Rey presoaren urteurrenean prentsaurrekoa antolatu dute Donibane auzoko bizilagunek

2019-03-07
Auzitegiko debekua gaindituta Donibane auzoko bizilagunek Xabi Rey presoaren heriotzaren urteurrenean ekimen xumea burutu zuten. Atzoko ekitaldian gogorarazi zen presoa “estatu espainiarrak eta espetxe politikak” erail zutela.
bideoa prestatzen
Kataluniako buruzagien aurkako epaiketaren laugarren asteari ekin diote Auzitegi Gorenean

2019-03-05
Astelehenean Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak ziurtatu zuen erreferendumaren bitartez baino ezin dela konpondu Katalunia eta Estatuaren arteko arazoa. José Antonio Nieto garai hartako Estatuko segurtasun idazkariak Guardia Zibila eta Polizia Nazionalaren jarduna defendatu zuen. Gaurkoan, Enric Millo gobernu ordezkariak herritar independentistek indarkeria erabili zutela azpimarratu du.