Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Atxilotuak / presoak

bideoa prestatzen
Larunbatean aurkeztu zuten Tortura Pairatu Duten Pertsonen Nafarroako Sarea

2019-02-02
Larunbatean aurkeztu zen Iruñean Tortura pairatu duten pertsonen sarea. Elkartearen helburua Nafarroan poliziaren torturak ikertzeko lan independiente eta profesional bat abiaraztea da, Auzitegi Konstituzionalak jarritako traben aurrean.
bideoa prestatzen
"Elkarrekin arnasteko ordua da" lelopean aurkeztu dute 40 minutu rock jaialdia

2019-01-31
Elkartasun jaialdiaren 5. Edizioa bi egunekoa izango da: otsailaren 22 eta 23an ospatuko da aurten. Ostiralean Pirritx, Porrotx eta Marimototxekin hasiko da jaialdia, Elkartasun dantzaldiarekin. Eragile eta esparru desberdineko jendea batuko da bertan, hazkuntza komunitatea, mugimendu feminista, musikariak, bertsolariak etab. Etxerako giltzak ikuskizunaren tartea izango da ondoren, 40 minutu irauten duen ikuskizuna. Larunbatean, goizeko 10.30etan irekiko dira Landakoko ateak eta egun osoko kontzertu egitarauari emango zaio hasiera.
bideoa prestatzen
Altsasuko auziaren helegiteen kasua, epaiaren zain gelditu da

2019-01-23
Epaiaren zain gelditu da gaur Madrilgo Auzitegi Nazionalean Altsasuko gazteen atxiloketen eta sententzien gainean jarritako helegiteen inguruko auzia. Aurreko epaiketetan parte hartzerik izan ez zuten zortzi lekukok deklaratu dute gaurko bistan.
bideoa prestatzen
Mikel Albisu aske geratu da

2019-01-22
Mikel Albisu euskal presoa aske geratu zen astearte iluntzean, Madrilgo Barajas Aireportuan, estatu frantziarrean ezarritako zigorra bete ondoren. Joan den larunbatean irten zen Albisu Reauko espetxetik baina orduz geroztik Parisko atxikimentu zentru batean izan dute, harik eta astearte arratsaldean hegazkin batera igo eta Madrila bidali duten arte.
bideoa prestatzen
Sarek Fernando Grande-Marlaskarekin bildu nahi du

2019-01-15
Iragan den larunbatean, 85000 lagunek indarrean dagoen espetxe politikaren amaiera eskatu zuten Baiona eta Bilboko kaleetan. Astelehenean, Hamaika Telebistako Hiriburuan saioan, Sareko bozeramaile Inaxio Oiartzabal elkarrizketatzeko aukera izan genuen. Oiartzabal, pozik azaldu zen herritarrek emandako erantzunarekin. Horrekin batera, Madril eta Pariseko gobernuei urrats berriak eskatu dizkiete eta gaia tratatzeko Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroarekin bildu nahi dutela baieztatu zuen.