Skip to main content

Azken bideoak: Atxilotuak / presoak

bideoa prestatzen
Urriaren 16ra atzeratu du Parisek Josu Urrutikoetxearen kontrako euroagindu eskaera saioa

2019-06-26
Urriaren 16ra atzeratu du Parisek Josu Urrutikoetxearen kontrako euroagindu eskaera saioa. Gizarteriaren aurkako krimenak leporatuta eskatu du estatu espainiarrak euroagindua. Epaileak gaur hartutako erabakiaren arabera, ordura arte preso jarraitu beharko du Urrutikoetxeak. Dena den, defentsako abokatuek dagoeneko iragarri dute behin behinean libre uzteko eskatuko dutela. Aste pare batean egin daiteke hori erabakitzeko saioa.
bideoa prestatzen
11/13 prozesuan auziperatuen aldeko manifestazioa deitu dute uztailaren 5erako Iruñean

2019-06-24
Gaur egindako agerraldian 11/13 auzian epaituak izango diren 11 nafarrek, euren egoera azaldu dute Burgoen plazan egindako agerraldian. Hortik hain zuzen ere abiatuko da manifestazioa heldu den uztailaren 5ean arratsaldeko zazpietan.
bideoa prestatzen
Beñat Zarrabeitia: "Fiskalaren eskaerak bertigoa ematen du baina babestuta eta ondo sentitzen naiz"

2019-06-20
Irailaren 16tik aurrera, euskal presoen eskubideen alde eremu ezberdinetan lan egin dute 47 euskal herritar epaituko dituzte Madrilen. Horietariko bat, Beñat Zarrabeitia lankidea da. Prozesuaren aurrean, bere sentipen pertsonalak azaldu dizkigu. "Babestuta" eta "ondo" sentitzen dela nabarmentzen du, egoerak "gure bizitzak baldintzatu" eta "Damoklesen ezpata buru gainean jartzen duen" arren. Itxaropentsu azaldu da.
bideoa prestatzen
Irailean epaituko dituzten 47 pertsonei elkartasuna adierazteko manifestua aurkeztu dute

2019-06-20
47 euskal herritar epaituak izango dira irailetik aurrera. Guztira, 601 urtetako zigor eskaerari aurre egin beharko diote. Gertakizunaren aurrean manifestua aurkeztu dute gaur. 150 pertsona inguruk manifestua babestu dute jada.
bideoa prestatzen
Bost lagun atxilotu dituzte Iruñerrian Korrikan presoen argazkiak ateratzeagatik

2019-06-20
Gaur goizean iruñerriko bost lagun atxilotu ditu Espainiar poliziak Korrikan Euskal preso politikoen argazkiak erakustea leporatuta. 9 pertsona atxilotu behar zituzten hasiera batean. Hala ere, 4ren atxiloketa behera geratu da eta “ikertu” moduan agertuko dira atestatuan. Atxilotutako 5 gazteak aske geratu dira karguekin.