Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Atxilotuak / presoak

bideoaren irudia
Elkartasunerako deia egin die Sare ekimenak euskal herritarrei

2015-01-14

Beste zazpi abokatuak aske geratu dira gaur, bermerik gabe. Polizia operazioan atxilotutako abokatu guztiak beraz aske geratu dira.Gogoratu, atzo utzi zituela atzo epaileak astelehenean atxilotutako bost abokatu eta Herrirako langile bat. Bestetik, gaur Sarek, elkartasunerako deia egin du.

bideoaren irudia
Atxiloketak salatzeko manifestazioa deitu dute larunbaterako

2015-01-13

Hainbat eragile sozial, politiko eta sindikalek, manifestazioa deitu dute larunbaterako Donostian, atzoko 16 atxiloketak eta miaketak salatzeko. Prentsa agerraldian esan dutenez, "Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea" lelopean egingo da mobilizazioa 17:00etan Antiguako tuneletik abiatuta. Manifestazioa deitzeko agerraldian, 'Txiki' Muñoz eta Ainhoa Etxaide ELA eta LAB sindikatuetako idazkari orokorrek manifestua irakurri dute. Bertan hainbat ideia azpimarratu dituzte besteak beste, operazioaren izaera  politikoa.

bideoaren irudia
Etxerat: "Presoak abokatu gabe uztea baino tranpa handiagorik ez dago"

2015-01-13

Donostiako Trinitate plazan egindako prentsaurreko masiboan, Etxerat elkarteak bakea eta konponbidearen aurkako erasotzat jo du Guardia Zibilak atzo abokatuen aurka egindako operazioa. Etxeraten ustez ez da kasualitatea izan operazioa orain burutu izana, eta egoeraren aurrean mobilizatzeko eta elkartasuna adierazteko eskatu dio gizarteari.

bideoaren irudia
Abokatuen kontrako operazioa: irudiak eta adierazpenak

2015-01-12

Guardia Zibilak 16 pertsona atxilotu zituen atzo, urtarrilak 12, Euskal Herrian egindako polizia operazioan. Hamabi abokatu eta Herrira plataformakoak izatea egotzi dieten lau lagun atzeman zituzten. Horrekin batera, LABen egoitza, abokatuenak eta “herriko tabernak” miatu zituzten. Abokatuen kontrako operazioaren irudiak eta adierazpenak jaso ditugu saio berezi honetan.
 

bideoaren irudia
"Irria dario haizeari": 838 kilometro. Dispertsioa.

2014-12-05

838 kilometro. Hori da Errezil herritik Granadako Albolote espetxera dagoen distantzia. Eta hori da Errezilgo Ezamaun baserriko familiak astebururo Maritxu Uzkundun ikusteko egiten duen bidaia. Anttoni, Begoña eta Ihintza, preso politikoaren ama, ahizpa eta iloba dira lan honetako protagonistak. Hauek dispertsioaz eta bestelako kontuez hitz egingo digute.

Dokumentala: http://youtu.be/32ySpQ4j668
 

bideoaren irudia
“31 Urte”: Bizitza osoa kartzelan

2014-11-14

10 urte kartzelan esaten zuen EH Sukarraren garai bateko kanta ezagunak baina 10 urte ez 31 urte pasa zituen kartzela barruan Jose Mari Sagardui Gatzak.  Europa osoan arrazoi politikoekin lotuta preso denbora gehien egon dan pertsona izan da bera. Bizi arteko zigorraren aurkako ikur bihurtua zen Gatza.

Dokumentala: http://youtu.be/ENQa2w4ddDQ