Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Atxilotuak / presoak

bideoa prestatzen
Amaia Izko: 'Balorazio negatiboa egiten dugu, leundu bada ere injustiziak dirauelako'

2019-10-09
Altsasuko Gazteek espetxeraturik jarraituko dute, Auzitegi Gorenak kondenak murriztu arren. Kartzelaraturik dauden zazpi lagunei hiru urte eta erdi eta bederatzi urte eta erdi arteko zigorra ezarri die. Auzitegiak ez du ikusi ideologiak eragindako astungarriak ezartzeko arrazoirik, eta horregatik murriztu dizkie kondenak.
bideoa prestatzen
Altsasuko Gazteek espetxeraturik jarraituko dute, Auzitegi Gorenak kondenak murriztu dituen arren

2019-10-09
Altsasuko Gazteek espetxeraturik jarraituko dute, Auzitegi Gorenak kondenak murriztu arren. Kartzelaraturik dauden zazpi lagunei hiru urte eta erdi eta bederatzi urte eta erdi arteko zigorra ezarri die. Auzitegiak ez du ikusi ideologiak eragindako astungarriak ezartzeko arrazoirik, eta horregatik murriztu dizkie kondenak.
bideoa prestatzen
Navarra Sumak eta PSNk Atarrabiako jaietako txupinazoko gertakariak salatu dituzte

2019-10-07
Iragan larunbatean Iruñerriko Atarrabiako festen hasieran Nieves Camacho Leiva Navarra Sumako zinegotziak erasoa salatu zuen. Eskuin muturreko politikariaren hitzetan, ezker abertzaleko kideek mehatxatu, iraindu eta jipoitu zuten. Horren harira, Navarra Sumak deklarazioa aurkeztu du parlamentuan eta PSNk bat egin du eskuin muturreko koalizioarekin.
bideoa prestatzen
"Biktimekiko errespetuz", euskal presoei ongi etorririk ez egitearen alde agertu da Legebiltzarra

2019-10-03
Alderdi Popularrak legez besteko proposamen bat aurkeztu zuen euskal presoei espetxetik irtetean egiten zaizkien harrerak arbuiatzeko, eta erdibideko zuzenketa bat adostu dute EH Bilduk ez beste talde politiko guztiek.
bideoa prestatzen
"Senideen kondenarekin behin betiko amaitzeko" eskatu du Etxeratek

2019-09-30
'Dispertsioaren biktimen memoria' aitortzeko ekitaldia egingo du Etxeratek azaroaren 23an Gernikan. Izan ere, azken 30 urteetan, ia 1.000 zauritu eragin ditu dispertsioak mota ezberdinetako istripuetan. Aurten, 13 pertsona izan dira kaltetuak.
bideoa prestatzen
"Preso eta iheslarien eskubideen alde lan egiteko eredu bat txalotu dute herritarrek eta guztiontzako etxeko lanak jarri dizkigute"

2019-09-24
11/13 auziko epaiketa akordio batekin amaitu zenetik astebete baino gehiago igaro ostean, Hamaika Telebistan Beñat Zarrabeitia eta Ibon Meñikaren adierazpenak jaso ditugu. Euren hausnarketen artean, aurrera begirako mezua.