Skip to main content

Azken bideoak: Atxilotuak / presoak

bideoa prestatzen
Zubiak betetzeko deia, larri gaixo dauden presoak aska ditzaten eskatzeko

2020-02-27
Goizeko 12:30etan aldiz, San Antongo eta Deustuko zubietatik martxak egingo dira udaletxeko zubiraino. Mobilizazioaren prentsaurrekoan aldarrikatu denez, eskubideen normaltasuna eta horiek betetzea da lehenbiziko eskaria, diskriminaziorik edo salbuespen-egoerarik gabe.
bideoa prestatzen
Dispertsioarekin bukatu eta presoen eskubideak errespetatzeko exijitu du gehiengo sindikalak

2020-02-21
Hileko hirugarren ostiralean, ohi bezala, presoen afera konpontzeko eskatu du Euskal Herriko gehiengo sindikalak Espainiako gobernu ordezkaritzaren aurrean, Bilbon. “Konponbide garaia da. Orain presoak” lelopean, euskal presoen eskubideen defentsan hamarnaka lagun batu dira elkarretaratzean.
bideoa prestatzen
Euskaldunon Egunkaria itxi zutenetik 17 urte bete dira gaur

2020-02-20
Zuzendaritzako 10 lagun atxilotu zituzten ETAren tresna izatea leporatuta. 2010ean bost auzipetuak errugabetzat jo zituen Espainiako Auzitegi Nazionalak.
bideoa prestatzen
David Pla aske utzi du epaileak, baina ezingo du Espainiako Estatutik irten

2020-02-19
Alboka auziaren baitan ETAkidea izateagagatik epaitu nahi izan dute Pla, baina Frantziak iazko otsailean akusazio beragatik zigortu zuen, eta Madrilek ezin izan du berriro horregatik epaitu.
bideoa prestatzen
David Pla Espainiako Poliziaren esku utzi du Frantziak

2020-02-18
Plaren abokatuek baieztatu dutenez, Soto del Real espetxean igaroko du gaurko gaua, eta bihar goizeko hamarretan Madrilgo Auzitegi Nazionalean epailearen aurrean deklaratuko du. Bere abokatuak adierazi duenez, epailearen aurretik pasatu eta berehala libre geratu beharko litzateke.
bideoa prestatzen
David Pla atxilotu du Frantziako Poliziak Hendaian

2020-02-13
Goizeko 09:00etan atxilotu dute Hendaiako poliziaren komisaldegira sinatzera joan denean.