Skip to main content

Azken bideoak: Atxilotuak / presoak

bideoa prestatzen
Larunbateko presoen aldeko manifestazioetan parte hartzeko deia egin du EH BIlduk

2019-01-10
Maddalen iriarte, soberanisten Eusko Legebiltzarreko parlamentu taldeko bozeramaileak adierazi du euskal erakundeek behin baino gehiagotan eskatu dutela sakabanaketa politikarekin amaitu, gaixotasunen bat duten presoak berehala aske utzi, eta askatasuna berreskuratzeko baldintzak malgutzea. Hori gauzatzeko, Iriarteren esanetan, ezinbestekoa da espetxe eskumena euskal erakundeek bere gain hartzea. Zentzu horretan, Larunbat honetan Bilbo eta Baionan egingo den manifestazioarekin abt egiteko deia egin du Maddalen Iriartek.
bideoa prestatzen
Gaixotasun larriak pairatu arren 21 euskal preso espetxean mantentzen dituztela salatu du Jaiki Hadik

2019-01-08
21 dira guztira gaixotasun larriren bat pairatzen duten Euskal presoak, Jaiki Hadi mediku elakrteak atzo jakitera eman zuenez. Kopuruak nabarmen egin du gora azken hamarkadan, preso kopurua erdia baino gutxiagora murriztu den arren. 765 presotatik 9 ziren orduan gaixotasun larriren bat zutenak. Egun, esan bezala, 21 dira, preso kopurua 264ra murriztu den arren.
bideoa prestatzen
Presoen aferan, azken 40 urteetako adostasunik zabalena lortu da Eusko Legebiltzarrean

2019-01-08
Hala ondorioztatu du Foro Sozialak 2018an egindako mahai inguru tematikoen ostean. Teresa Todak eta Nazario Oleagak azaldu dutenez, beharrezkoa da euskal preso guztiak Zaballara ekartzea, bigarren gradurako progresioak egitea eta gaixotasun larriak pairatzen dituztenak askatzea. Horrekin batera, larunbatean Bilbon deitutako manifestazioan, Foro Sozial Iraunkorraren ordezkaritza bat egongo dela iragarri dute.
bideoa prestatzen
Etxeratek bat egin du urtarrilaren 12an Baionan eta Bilbon egitekoak diren manifestazioekin

2018-12-21
Etxerat-ek bat egin du Orain Presoak-ek urtarrilaren 12an Baionan eta Bilbon deitutako mobilizazioekin. Ondorioz, asteburu honetan zituzten bisitak egingo ez dituztela jakinarazi dute. Horrekin batera, eskakizun zehatzak egin dizkiote Pedro Sanchezen gobernuari: Gaixotasun larriak dituzten presoak askatzea, espainiar Estatuko espetxetan sakabanatuta daudenak Zaballan elkartzea eta zigorren batuketa aplikatzea. Hamaika Telebistak zuzenean eskainiko ditu Baiona eta Bilboko mobilizazioak.
bideoa prestatzen
LABek presoen dispertsio politikaren amaiera eskatu du Iruñean

2018-12-21
LAB sindikatuak manifestazioa antolatu du gaur Iruñean presoen eskubideen alde eta dispertsio politika salatuz. Igor Arroyok dei egin die Nafarroako gainontzeko sindikatuei EAEn sinatutako akordioa berrestea, urrunketarekin amaitzeko. Idazkari nagusiaren albokoak azpimarratu du, asteburu honetan bertan, eta gabonetan, dozenaka senide izango direla errepideetan presoak bisitatzen joateko, eta horrek eragiten dituen arriskuak birgorarazi ditu.