Skip to main content

Azken bideoak: Atxilotuak / presoak

bideoa prestatzen
Aske geratu da Zigor Garro, estatu frantziarrera itzultzeko debekuarekin

2020-05-05
Polizia frantziarrek polizia espainiarraren esku utzi dute preso ohia Bidasoako mugan. Estatu espainiarrean tramite batzuk egin ondoren aske geratu eta Oreretara itzuli da 22 urteren ondoren.
bideoa prestatzen
Hirugarren gradua eman diete hiru euskal presori

2020-04-30
Jagoba Codo, Fernando Alonso eta Xabier Agirre euskal presori hirugarren gradua eman diete.
bideoa prestatzen
Etxetik etxera II

2020-04-24
Sare Herritarrak eta Etxerat Elkarteak elkarlanean, Etxetik Etxera II saio berezia egin du azken ostirala aitzaki hartuta. Hemen duzue ikusgai.
bideoa prestatzen
Sareren saio berria Hamaika Telebistan ikusgai

2020-04-24
Sarek, martxoaren amaieran egin zuen bezala, gaur ere saio berezia egingo du sare sozialetan, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideak aldarrikatzeko, bisitarik jasotzen ez duten egoera honetan. Arratsaldeko 7etatik aurrera izango da, Sareren Youtube eta facebookeko kanaletatik streaming bidez, edota hamaika telebista eta hamaika.eus-etik jarraitzeko aukera egongo da. 30 minutuko saioa zinez hunkigarria izango da. Itzi Gamero ipuin kontalariak, kultur munduko hainbat aktore eta kideen laguntzaz, salbuespen legediaren eta egungo konfinamendu egoeraren ondorioz preso eta senideek bizi dituzten hainbat egoera jasotzen dituen ipuina irakurriko dute, tartean, Ramon Agirre aktorea. Ondoren Anaiz Funosas bakegileak frantziar estatuan euskal presoek bizi duten egoeraz hitz egingo du, eta Olivier Peter Europar abokatuak Nazio Batuen Erakundeko gomendioen inguruko iritzia ekarriko du. Saioaren ostean, herritarren txanda izango da: leihoak ireki eta hiru aldiz txistu egitera dei egiten zaie, salbuespen legediarekin amaitu behar dela eta etorkizun berri bati leihoak zabaltzeko ordua dela irudikatzeko. Momentua grabatu eta sare sozialetara igotzeko eskatu du Sarek. Hortaz, gaur arratsaldeko 7etatik aurrera Sareren Facebook eta Youtubeko kanaletan eta Hamaikan, bai telebistan, bai web gunean elkartasun hitzordua egongo da, jasanezina den egoera honekin amaitu behar dela munduari erakusteko.
bideoa prestatzen
'Etxetik etxera II' saioa, Hamaika Telebistan ikusgai

2020-04-24
Azken ostirala dela eta, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideak aldarrikatzeko saio berezia prestatu dute Sarek eta Etxerat Elkarteak. 19:00etik aurrera, ikusgai izango duzue Hamaika Telebistan eta www.hamaika.eus webgunean.
bideoa prestatzen
'Sos presoak COVID 19' plataformak “borondate politikoa” eskatu du “presoen osasuna bermatzeko

2020-04-22
Nafarroako Sarek, Salhaketak, Etxerat eta Altsasu Gurasoak eragileek bat egin dute giza eskubideen aldeko Espainiako Estatuko 70 plataformekin, eta Espainiako Gobernuari eskatu diote lehenbailehen gauza dezala espetxe politikaren arloko neurri plan bat, "presoen osasuna bermatzeko". Horretarako, nazioarteko eta Europa mailako erakundeen gomendioei kasu egitea eskatu diote.