Skip to main content

Azken bideoak: Atxilotuak / presoak

bideoa prestatzen
Altsasu Gurasoak: 'Elkartasunari esker jarraitzen dugu borrokan'

2019-10-25
Bihar egiten da Altsasuko gazteen aldeko elkarretaratzea
bideoa prestatzen
Xua gurasoekin etxera! herri ekimenak kantu-bideoklipa aurkeztu du

2019-10-25
Xua Valentziako Picassent espetxean jaio zen eta Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga euskal preso politikoen alaba da. Hiru urte beteko ditu urtarrilean eta ondorioz, Xua etxera etorriko da, gurasoak kartzelan geratuko direlarik. Gurasoek aurtengo ekainean bete dituzte 10 urte kartzelan. 12 urteko zigorraren hiru laurdenak beteta dituzte, beraz. Espainiar legediaren arabera baldintzapeko askatasunean beharko lukete. Horregatik, hiruren etxeratzea eskatzen du ‘Xua gurasoekin etxera!’ herri ekimenak. Kanpaina martxan jartzeko premia bizia ikusten dute Orioko eta Usurbilgo lagunek, “injustizia salatu eta konpontzeko”. Hamaika ekimen jarri dituzte martxan. Azkena, bideoklipa.
bideoa prestatzen
Maravillas Gaztetxearen auzian epaitutako 22 gazteak absolbituak izan dira

2019-10-23
Maravillas Gaztetxearen auzian epaitutako 22 gazteak absolbituak izan dira. Rozalejo jauregiaren jabeak, Nafarroako Gobernuak, 56.000 euroko zigorra eskatu zuen, isun eta kalte-ordain gisara, baina epailearen esanetan, akusazioak ez du frogatu gazte horiek eraikinean egon ohi zirenik.
bideoa prestatzen
Sarek urtarrilaren 11n egingo du presoen eskubideen aldeko mobilizazioa

2019-10-22
Mobilizazio soziala gizarte garaikideen tresnarik garrantzitsuena dela nabarmendu du, gehiengoak lortzeko, gizartea aktibatzeko eta aldaketa garrantzitsuak erdiesteko. Horrela eutsi egin nahi dio Orain Presoak dinamikaren baitan “benetako bakea eta bizikidetza lortzeko” bideari. Sare Herritarrak azpimarratu du gizarte osoaren ardura dela urteetako sufrimenduari eta konfrontazioari amaiera ematea
bideoa prestatzen
Epailearen aurrean azaltzeko aginduarekin askatu dituzte Bilboko 12 atxilotuak

2019-10-21
Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak azaldu duenez, Ertzaintzak 18 pertsona atxilotu zituen atzo, Vox alderdiak antolatutako mitinaren bitartean, Casilda Iturrizar parkean batuta zeuden manifestarien kontra oldartu eta gero. 18 atxilotuetatik 6 adinez txikikoak dira eta atzo bertan beren tutoreen eskuetan utzi zituzten.
bideoa prestatzen
Altsasu eta Kataluniako epaiak salatzeko mobilizazioak jendetsuak egin dituzte Ernaik deituta

2019-10-17
Gasteizen atxilotuta eraman dituzte hainbat gazte. Ernairen arabera, 17 dira atxilotuak. Bilbon ostera, Ertzaintzak manifestarien aurka egin du Espainiako Delegazioaren aurrean. Errepidetik kentzeko esan diete, baina espaloian ere kolpeak jaso dituzte manifestariek.