Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Auzo elkarteak

bideoa prestatzen
Alokairu turistikoekiko kezka azaldu dute Iruñeko Alde Zaharreko bizilagunek

2019-11-15
Alokairu turistiko eta turismoak eragindako masifikazioarengatik kezka adierazteko, Iruñeko Alde Zaharreko bizilagunek elkarretaratzea egin zuten bart Iruñeko Udaletxe plazan. Udalbatzak aho batez onartu zuen etxebizitza turistikoak lehen solairuetara murriztea eta EH Bilduren abstentzioarekin, hotel eta ostatu berriei mugak jartzea.
bideoa prestatzen
Bea Sever: "Urrun gelditzen zaizkigun instituzioek ere mekanismoak dituzte gizarteko aldarrikapenak bertara heldu daitezen"

2019-09-25
Naizen elkarteko Bea Sever UNESCOren beka batekin Nazio Batuen erakundearen Ginebrako egoitzan izan da. Bertan ikasi ahal izan du LGTBIQ+ koletiboko beste bost elkartetako ordezkariekin batera, gizarte zibilak zer tresna dituen politikan eragiteko.
bideoa prestatzen
Atxuriko geltokiaren azken trena

2019-09-09
Bizkaiko beste hainbat herritatik Bilbora etorritako bizilagunentzat ikono bat izan da Atxuriko geltokia. 107 urtetan zehar, hiriburura iristeko azken geltokia eta berriro errepikatuko ez den bidaia. Izan ere, aurrerantzean ez baita trenik iritsiko. Ondorioz, bizilagunek, auzoarentzat erabilgarria izan litekeen espazio bat sortzea aldarrikatu dute.
bideoa prestatzen
Berri-Otxoak elkarteak Lanbideren "praktika txarrak" salatu ditu

2019-07-02
Barakaldoko Berri Otxoak elkarteak elkarretaratzea egin du Lanbidek Beurko kalean duen egoitzaren aurrean erakunde honen murrizketak eta praktika txarrak salatzeko. Gizarte eskubideen aldeko plataformaren arabera, Lanbidek oztopo gehiegi jartzen dizkie herritarrei dagozkien laguntzak eta zebitzuak eskatzeko orduan. Horrez gain, Lanbidek Arartekoaren gomendioak eta eskaerak betetzeko duen urtebeteko atzerapena edota joan den urtean erakunde publikoaren aurkako 104 sententziak mahaingaineratu dituzte, 2017an baino %20 gehiago
bideoa prestatzen
Narkopisuaren aurkako mobilizazioa egingo dute bihar

2019-06-21
Larunbatean Jarauta kaleko 13. zenbakiko narkopisuaren aurkako protesta eguna antolatu dute. Alde zaharreko bizilagunen plataformak asteazkenero egingo dituzte elkarretaratzeak pisuaren okupatzaileak dauden eraikinaren aurrean, baita baldin eta beste etxebizitzaren batera mugitzen badira ere.