Skip to main content

Azken bideoak: Auzo elkarteak

bideoa prestatzen
Felipe VI.ak Euskal Herrira egindako bisita salatu dute

2018-10-04
Petronorrek, bere 50. Urteurrenarekin, instalazio berrien proiektua aurkeztu du gaur izandako ospakizun ekitaldian eta Felipe VI.a izan da bertan lanen lehenengo harria jartzeko. Espainiako erregearen bisita, hain justu, salatu dute atzo Muskizen izandako elkarretaratzean Meatzaldea Bizirik taldeak deituta. EH Bilduk bat egin du protestarekin.
bideoa prestatzen
Indarkeria sexistaren kontrako erantzunez solasaldia Mila Amurrio eta Alba Fatuarterekin

2018-10-04
Sistema judiazialean eta politika publikoetan indarkeria sexistaren aurrean hartzen diren neurriez hitz egin dugu Mila Amurrio eta Alba Fatuarterekin, solasaldian, eta Naia Torrealdai eta Garbiñe Biurrunen iritzia ere jaso dugu.
bideoa prestatzen
V. Foro Soziala, ‘Egia jakiteko eskubidea: Biktima ororen aitortza eta erreparaziorako mekanismoak’

2018-10-03
V. Foro Soziala izanen da asteburuan ‘Egia jakiteko eskubidea: Biktima ororen aitortza eta erreparaziorako mekanismoak’ izenburupean. Bake prozesuak memoria eta bizikidetzaren eraikuntzari lotuta planteatzen dituen erronka berriei erantzun bat emateko hausnarketa gune izan nahi dute jardunaldiek. Ostiralean, Iruñean izanen eta, larunbatean, Bilbon.
bideoa prestatzen
Errauste plantaren kontrako manifestazioa egingo dute urriaren 27an

2018-10-02
Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, GuraSOSek, Gipuzkoa Zutik-ek, GEISek, Eguzkik, Greenpeacek, ERNAIk, ELAk, LABek, CCOOk, ENHEk, ESK-k, STEILASek, HIRUk, eta No +Precariedad-ek antolatu dute protesta.
bideoa prestatzen
7 Vidas Bizkaia elkarteak adopzioaren alde egiten du katuak laguntzeko

2018-10-02
Gero eta gehiago dira animaliak etxean dituzten pertsonak. Horietariko askok, adopzioaren bideari ekin diote, zailtasunak edo arazo fisikoak dituzten katuak laguntzeko asmoz. Egoera hauek errazteko asmoz lanean ari den 7Vidas Bizkaia elkarteko harrera-etxe batean egon gara.
bideoa prestatzen
Xabier Otaegi: "Afera honetan irtenbidea dutenen borondate falta argia da"

2018-09-26
Xabier Otaegi Gobernu Zibila Kulturetxe elkarteko kidearekin elkartu gara. Elkartearen nondik norakoak azaldu dizkigu eta larunbat honetan, hilak 29, antolatu duten festara gonbidapena luzatu digu. Donostiako Udala alde dute egiten duten eskaerarekin, hau da, Gobernu Zibilaren eraikina Kultur Etxe bihurtzearena. Arazoa eraikina Estatu Espainiarrarena dela eta berak askatu beharko lukeela eskumena esan digu. Zeren truke? Hor omen dago koska!