Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Euskara

bideoa prestatzen
Gara hedabidearen elkartasun jaialdirako sarrerak 20 minututan agortu dira

2019-04-23
Kontzertuak Donostiako Belodromoan izango dira Ekainaren 9an. Hainbat taldek hartuko dute parte: Los Zopilotes Txirriaos, Berri Txarak, Huntza, Gatibu, La Furia, eta Valtonyc-ek besteak beste. Aurrerago emango dute talde gehiagoren berri. Jaialdiaren leloa hurrengoa da: babesa prentsa eta adierazpen askatasunaren alde. Iñaki Soto zuzendariak herritarren atxikimendua eskatu du egoera honi aurre egiteko.
bideoa prestatzen
Ahalduntze kolektiboa eta politika eraginkorren eskutik, erabilera eta sustapena erdigunera

2019-04-05
39 urte bete dira kasik Korrikaren lehen edizioa abiatu zenetik, orduko abentura hartatik egungo errealitaterako bidea egin dugu Karmelo Landa eta Xabier Alegriarekin batera. Hortaz gain, Urtza Erraztirekin batera, zoro zoragarri haiek hasitako bidea errepasatu dugu.
bideoa prestatzen
Tafallak korrika egiten badu, Euskal Herriak korrika eginen du

2019-04-05
Korrika Nafarroan zehar barreiatu da, Erdialdetik Erriberara, bihar Iruñerriako bidea hartzeko. Iosu Ganuza eta Iker Aginaga gure lankideek ibilbidean zehar osatutako kronika, Izar Mendiguren bertsolariaren bertso eta guzti.
bideoa prestatzen
Telma ta Luix, Errigora proiektua ezagutzen

2019-04-05
Gure Telma ta Luix partikularrak, Ekhiñe Atorrasagasti eta Naroa Iturri, Nafarroako hegoaldeko uzta ezagutzera joan dira. Korrika bertatik igaro dela baliatuz, Errigora proiektua ezagutzeko aukera izan dute. Horrekin batera, ZokorriZtaren bisita izan dute.
bideoa prestatzen
Garesen klika egin ostean, abiatu da Korrika

2019-04-04
Milaka lagunek bat egin dute Korrikarekin Garesen aurreneko urratsak eman ostean. Lekukoa eramaten aurrenekoa, Oneka emakume pentsiodunen elkarteko ordezkari bat izan da. Honatx, euskarazko hedabideok elkarlanean egindako saioa.
bideoa prestatzen
Korrika 2019: Mundu bat bilduz

2019-04-01
Azken urteetako tendentziari jarraiki, gero eta gehiago gira mundu osoan zehar Korrikarekin lotuta antolatzen diren ekimenak. Horietariko asko, diasporarekin lotutakoak. Adibidez, apirilaren 9an Argentinako Buenos Airesen edo hilaren 13an Bartzelona, Madril edo Edinburgok deitutakoak. Hortaz gain, Boise edo Sri Lankan dagoeneko motorrak berotzen ari dira.