Skip to main content

Azken bideoak: Euskara

bideoa prestatzen
'Arnasa Gara' ekimena aurkeztu dute, euskararen arnasguneetako biztanleen ahalduntzea eta aitortza helburu

2019-09-30
Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundiek eta UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak ‘Arnasa Gara ‘ ekimena aurkeztu dute gaur, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Euskararen arnasguneetako biztanleen ahalduntzea, aitortza eta kontzientziazioa indartzea da proiektuaren helburua, gune horietako herritarrak euskararen indarberritzean duten garrantziaz jabe daitezen.
bideoa prestatzen
Haurrak euskaraz Marion lakuan, Mintza Lasai ekimenaren baitan

2019-09-26
6 eta 8 urte bitarteko 116 haur bildu dira Miarritzeko Marion aintzira inguruan, euskara ikasgeletatik atera eta euskaldunen arteko harremanak sustraitzeko.
bideoa prestatzen
Eneko Gorri: "Haurren %80ak ez du euskara ikasten Ipar Euskal Herrian"

2019-09-26
`Mintza Lasai 2019´ astea ospatzen ari dira aste honetan Biarritz, Baiona eta Miarritzen. Horren harira, Mintza Lasai ekimeneko kide den Eneko Gorrirekin izan gara mugimenduaz gehiago jakiteko.
bideoa prestatzen
Hiru urterako hitzarmena sinatu dute Berriak eta Jaurlaritzak

2019-09-25
Eusko Jaurlaritzak eta Berria Taldeak hitzarmen bat sinatu dute Berria egunkariaren komunikazio jarduera indartzeko eta proiektuaren egonkortasun ekonomikoa bermatzeko. Jaurlaritzak 2.300.000 euro jarriko dute 2019,2020 eta 2021 urteetan.
bideoa prestatzen
Jokin Azkue HABE: "EGA kentzeak ez die herritarrei eragingo"

2019-09-19
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ez da berriz egingo EGA Euskal Gaitasun Agiriaren azterketa. Aurrerantzean, HABEren C1 azterketa egingo dute. Joseba Azkue HABEko zuzendariak azaldu du aldaketa hauen arrazoia
bideoa prestatzen
Euskaraldiaren lehen edizioa era positiboan baloratu du ikerketa batek

2019-09-16
`Euskaraldia I emaitzen azterketa´ lana aurkeztu dute Gipuzkoako EHUko kanpusean. Ikerketak ondorioztatu du 225 mila parte-hartzaileren hizkuntza jokaerak "nabarmen astindu" dituela, bai ariketak iraun zituen 11 egunetan, eta baita hortik aurrera ere.