Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Euskara

bideoa prestatzen
Osasungintza euskalduntzeko ausardia eskatu eta elkarlana eskaini du Uemak

2018-10-25
Azken bi urteotan udalerri euskaldunetan osasun publikoan hizkuntza eskubideen egoera zein den aztertu du Udalerri Euskaldunen Mankomunitate. Besteak beste, udalerri euskaldunenetako osasun arloko bost langiletik batek ez duela hizkuntza eskakizunik ondorioztatu dute. Herritarrek osasun arreta nork bere hizkuntza jasotzeko duen eskubidea aldarrikatu eta egoera aldatzeko erabakiak eskatu ditu Josu Labaka Uemako lehendakariak.
bideoa prestatzen
60.000 lagun , Euskaraldian izena emanda, inguruan eragiteko prest

2018-10-24
60.000 lagun inguruk eman dute izena jada Euskaraldian parte hartzeko. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra iraungo duen ariketa sozialerako hilabeteren faltan, eta izen ematea abiatu zenetik hilabete pasatxora, elkarlanean ari diren Euskaraldiko koordinatzaileek partaidetzaren xehetasunak aurkeztu dituzte Donostiako San Telmo museoan.
bideoa prestatzen
80 eragile sozial baino gehiagok babestu dute Nafarroan euskararen ofizialtasuna eskatuko duen mobilizazioa

2018-10-24
80 eragile sozial baino gehiagok adierazi dute haien atxikimendua larunbatean Iruñean izango den mobilizaziorako, euskara Nafarroa osoan ofiziala izan dadin eskatzeko. Era berean, EH Bilduk zonifikazioa gainditzen duen euskararen lege berria egiteko konpromisoa berretsi du, eta Kontseiluak deitutako manifestazioa babestu du ere bai.
bideoa prestatzen
Errigorak udazkeneko kanpaina berria abian jarri du

2018-10-24
Udazkeneko kanpaina jarri du abian Errigorak 5. urtez. Kanpainaren aurkezpenean, Errigorako kideek azaldu dutenez, oraindik Nafarroa hegoaldeko euskalgintzaren erronkak oso handiak dira eta 5 urteko ibilbidearen ondoren, denon artean euskarari bultzada ematea inoiz baino garrantzitsuagoa dela adierazi dute. Kanpaina urriaren 25ean, ostegunarekin, hasiko da eta azaroaren 14ra bitarte iraungo du.
bideoa prestatzen
Euskara Iruñeko berezko hizkuntza bezala definitu du Udalak bere ordenantza berrian

2018-10-23
Euskararen ordenantza berriaren proposamena aurkeztu du Iruñeko Udalak. Horren bidez, euskara Iruñeko berezko hizkuntza bezala definitzen du eta Udalaren komunikazioa elebitan izatea bermatzen du bai eta herritarrak elebitan artatuak izateko eskubidea ere. Horrela, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatu eta egungo araudi eta errealitate sozialera moldatu nahi du.
bideoa prestatzen
Nafarroa Oinez inklusibo eta jendetsua

2018-10-21
Arrakastatsua izan da aurtengo Nafarroa Oinez, Iñigo Aritza Ikastolak antolatuta. Igandearekin milaka euskaltzale hurbildu dira Altsasuraino Nafarroako ikastolen aldeko egunarekin bat eginez. Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidenteak nabarmendu zuen egunaren garrantzia, oztopoen gainetik, euskara bizi eta euskaraz bizi ahal izateko.