Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Euskara

bideoa prestatzen
Euskaraldiari begirada bat, 11 egun euskaraz: Aukerak eta erronkak

2018-09-24
Euskaraldia-ri buruzko monografikoa Hiriburuan saioan: Bilbo, Deustua eta Laudioko esperientziak gertutik, Bagera elkarteko Idoia Trenor-i egindako elkarrizketaren aurrerapena eta Etxebarria, Galdakao edo Portugaleteko aurkezpenen irudiak: 11 egun euskaraz
bideoa prestatzen
Euskararen zonifikazioa, garai jakineko erabaki politikoak eragindako bazterkeria

2018-09-24

Larunbatean, ‘Hizkuntza eskubideak bermatzeko legearen bidean’ jardunaldia egingo dute, UEUk antolatuta, Iruñean. Euskararen zonifikazioak Nafarroan eragindako ondorioak aztertuko dituzte bertan, hainbat ikuspegitatik.

Horretarako batzorde akademikoa sortu dute eta bertako partaide den Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko Paul Bilbaok salatu du, zonifikazioaren ondorioz, hizkuntza eskubide ezberdinak dituztela nafarrek.

Roldan Jimeno historialaria ere badago batzorde akademikoan, eta haren ustez, Nafarroako egungo hizkuntza egoera garai jakinean hartutako erabaki politikoak eragindako bazterkeria da.

bideoa prestatzen
Euskarari legez bide eman eta egoera aldatzeko eskaera, Nafarroako Parlamentuan

2018-09-19

Sortzen eta Ikastolen elkarteko ordezkariek parte hartu dute Nafarroako Parlamentuan Euskararen Lege berria egiteko sortutako batzorde berezian. Hezkuntza sisteman euskararen egoera zein den azaldu dute.

Zehazki, Sortzen elkarteko koordinatzaile Sergio Iribarrenek esan du euskara baztertuta dagoela, politikoki hori eragin delako. Hargatik, legeak euskarari bide eman behar diola eta egoera hori irauli behar duela aldarrikatu du.

Alderdi politikoetako ordezkariei dagokienez, Podemos-Orain Bai taldeko kide Laura Perezek adierazi du egungo errealitate linguistikoa aldatu beharra dagoela eta horretarako alderdi politikoen ausardia behar dela.

Geroa Baiko Virginia Aleman, bere aldetik, euskararen ofizialtasunaren alde agertu da eta ausardia baino gehiago beharko dela baieztatu du.

bideoa prestatzen
Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza politikako sailburuak euskaltegien matrikulazio kanpaina aurkeztu du

2018-09-10
Barakaldon aurkeztu du Bingen Zupiria EJ-ko Kultura eta Hizkuntza politikako sailburuak euskaltegien matrikulazio kanpaina. Bertan euskalduntzeak bizi izan duen eraldaketa nabarmentzearekin batera, bide horretan jarraitzeko deia luzatu die herritar guztiei. Joan den urtean eman ziren 35.000 matrikulazioak berdindu edota gainditzeko asmoz, diru laguntzak areagotu dituztela adierazi dute EJ-k eta Barakaldoko Udalak, baita ordutegiak moldatzeko lanean jarraituko dutela ziurtatu ere.
bideoa prestatzen
Euskara Nafarroa osoan ofiziala izateko eskatzeko manifestazioa deitu du Kontseiluak

2018-09-05
Euskara Nafarroa osoan ofiziala izan dadin manifestazioa deitu du Kontseiluak urriaren 27rako Iruñean. “Euskara ofiziala Nafarroa osoan behingoz” lelopean burutuko da mobilizazioa, ofizialtasuna eskatzearekin batera, zonifikazioa gainditzeko beharra eta nafar guztien hizkuntza eskubideak berma daitezen eskatuko du. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok adierazi duenez, Euskararen Lege berria lantzen ari den abagunea probestu behar da bultzada berria emateko.
bideoa prestatzen
AEK-k joan den ikasturteko ikasle kopurua handitzeko helburuarekin ireki du aurtengo matrikulazio kanpaina

2018-09-04
AEK-k joan den ikasturteko ikasle kopurua handitzeko helburuarekin ireki du aurtengo matrikulazio kanpaina. Prentsaurrekoan adierazi dutenez, 12.300 ikasle izan zituzten pasa den urtean eta hortik gora biltzea da aurtengo xedea. Izena emateko epea irailaren bukaerara arte egongo da irekita eta jendea erakartzeko, irailaren 18ko astean 70 euskaltegik baino gehiagok ateak zabalduko dituzte euskara klase bat erakusteko. Gainera, Arratian eta Ermuan bi euskaltegi berri ireki dituztela iragarri dute, denera 100 zentro baino gehiago Euskal Herri osoan.