Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Euskara

bideoa prestatzen
AEK-k joan den ikasturteko ikasle kopurua handitzeko helburuarekin ireki du aurtengo matrikulazio kanpaina

2018-09-04
AEK-k joan den ikasturteko ikasle kopurua handitzeko helburuarekin ireki du aurtengo matrikulazio kanpaina. Prentsaurrekoan adierazi dutenez, 12.300 ikasle izan zituzten pasa den urtean eta hortik gora biltzea da aurtengo xedea. Izena emateko epea irailaren bukaerara arte egongo da irekita eta jendea erakartzeko, irailaren 18ko astean 70 euskaltegik baino gehiagok ateak zabalduko dituzte euskara klase bat erakusteko. Gainera, Arratian eta Ermuan bi euskaltegi berri ireki dituztela iragarri dute, denera 100 zentro baino gehiago Euskal Herri osoan.
bideoaren irudia
Euskaraldia egitasmoa aurkeztu dute Etxebarri herrian

2018-05-21

Etxebarri herrian Euskaraldia egitasmoa aurkeztu dute, herriatarren ehuneko haundi batek euskaraz jakin arren kalean gutxi entzutea da arrazoietako bat egitasmoa honetan parte hartzeko.

Euskaraldiaren aurkezpena era balio zuten Etxebarriako hamaikakoa aurkezteko, euakraldiaren 11 egun euskaraz ekimenean parte hartzea erabaki dutenak belarriprest eta ahobizi rollen bitartez.

bideoaren irudia
Berbaguneak askotariko euskal hiztunak bildu ditu

2016-12-14

Berbagunearen bosgarren edizioan, era guztietako euskal hiztunak izan ziren. Euskara kalera atera eta eguneroko bizimoduan erabiltzeko helburuarekin antolatzen du ekimena Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko euskaltegien sarearekin batera. 

bideoaren irudia
Euskararen erabilera sustatu nahi dute Berbagunearen bosgarren edizioan

2016-12-07

Berbagunearen bosgarren edizioa aurkeztu du Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko euskaltegien sarearekin elkarlanean. Datorren asteazkenean, abenduaren 14an, egun osoko Berbagunea egongo da Azkuna Zentroan. 1.600 pertsonak parte hartzea espero da.

bideoaren irudia
Merkataritzan hizkuntza normalizazioa sustatzeko proiektua

2016-10-03

Biribilko, merkataritzan hizkuntza normalizazioa sustatzeko proiektua aurkeztu du Bilboko Udalak, Bilbao Dendak, HABE eta Bilboko euskaltegien sarearekin elkarlanean. Bilboko merkataritzan euskararen ezagupena eta erabilera bultzatzea du helburu. Horretarako, merkatarien behar eta ordutegietara egokitutako ikastaroak antolatu dituzte. Urriaren 13ra arte dago zabalik izen-emate epea www.biribilko.com webgunean.

bideoaren irudia
Martxan da Bilboko euskaltegietako matrikulazio kanpaina

2016-08-31

2016-17 ikasturterako matrikulazio kanpaina abiatu dute Bilboko Udalak eta Euskaltegien sareak. "El euskera para todas las personas y para todos los días" lelopean, jendea euskaltegietan euskara ikastera animatu nahi dute, eta, batez ere, euren bizimoduan eguneroko tresna izan dadila. Bilboko Udalak diru-laguntzak eskuratzeko aukera emango die zenbait kolektibori. Euskaltegietako matrikulazioa irailaren 1ean hasiko da.