Skip to main content

Azken bideoak: Ekologia

bideoa prestatzen
Arkaitzerrekan izandako isurketa fiskaltzaren aurrean salatu dute ekologistek

2020-05-21
Anerreka, Zubieta Lantzen eta Eguzki talde ekologistek Arkaitzerrekan izandako isurketa fiskala salatu dute. Horrez gain, erraustegiaren ardura duen Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren gardentasun falta ere salatu dute.
bideoa prestatzen
2050erako “karbono neutroa” izateko Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren lege egitasmoa onartu du Madrilek

2020-05-20
Ministroen Kontseiluak onartu du lege proposamena. 2050erako jarritako helburua lortzera bidean, zuzeneko CO2 emisiorik gabeko autoen erabilera eta energia berriztagarrien ekoizpena sustatzeko neurriak bideratuko ditu. Karbonoan neutroa izateak esan nahi du, planeta berotzen duten gas emisioen bezain beste baliabide daudela isuri horiek atzemateko eta deusezteko. Horretarako, adituek nabarmendu dute ezinbestekoa dela emisioak nabarmen murriztea. 2015ean Parisko Akordioan ezarritako helburua betetzea dago oinarrian: planetaren berotzea bi graduren azpitik mantentzea industrializazio aurreko garaiarekin alderatuta.
bideoa prestatzen
Imanol Ibero (Nekazaria): "Baratzetako aginduak nekazal kulturaren aurka egiten du"

2020-04-23
Hainbat ekoizlek, landa eremuko eragile eta sindikatuk eta baratze-zainek manifestua aurkeztuko dute heldu den asteazkenean Merindadeen plazako gobernu ordezkaritzan.
bideoa prestatzen
Borja Etxeberria (UztaldiBIOK): "Hau bukatzerakoan, agian jendea konturatuko da bertakoaren garrantziaz"

2020-04-01
Borja Etxeberriak nekazaritza ekologikoan lan egiten du, Lizarran. Bere produktuak kontserberetara eta dendetara bideratzen ditu UztaldiBIOKek eta horregatik ez dute momentuz atzerakada handirik nabaritu.
bideoa prestatzen
Gipuzkoako ekologista taldeek herrietako azokak mantentzeko eskatu dute

2020-03-25
Udal ugarik aurreko astean beren herrietako azokak bertan behera uzteko erabakia hartu zuten. Beste herri batzuetan, Ordizian adibidez, segurtasun-neurri zorrotzak ezarrita, baserritarrei salmenta egiten jarraitzeko aukera eman diete. NATURKON Gipuzkoako natur eta ekologista taldeen koordinakundeak eskaera zehatza egin dio Gipuzkoako Foru Aldundiari: behar diren neurriak hartuta, herritarrei aukera eman diezaietela bertako jakiak erosteko.