Skip to main content

Azken bideoak: Ekologia

bideoa prestatzen
Martxoaren 7an egingo da Iruñeko lehendabiziko azoka ekologikoa Geltokin

2020-02-27
Ekomercado izenpean, merkataritza ekologikoa kontsumitzaileen eskura jarriko du Nafarroako Nekazaritza Ekologikoaren kontseiluak. Honekin batera, azokaren aurretiazko Ekotopaguneak antolatuko dituzte.
bideoa prestatzen
Gueñesko Glefaran enpresaren jarduera “berehala etetea” aholkatu du CSICen txosten batek

2020-02-19
Era berean, azalean utzi ditu enpresak eta Jaurlaritzak ingurumen baimenarekin eginiko arau hausteak.
bideoa prestatzen
Erantzukizunak eskatu dituzte herritarrek Zaldibarreko hondamendia argitzeko

2020-02-18
Protesta egiten ari ziren herritarren esanetan, Jaurlaritzak ez du "beharrezko kontrola" eraman. Iñigo Urkullu lehendakaria, Iñaki Arriola Ingurumen sailburua eta Eusko Jaurlaritzako beste hainbat arduradun Eusko Legebiltzarrean azalpenak ematera atera diren bitartean, herritar talde batek elkarretaratzea egin du eraikinaren parean, Zaldibar argitu orain! lemapean. Kezka agertu dute desagertuta dauden bi langileen eta amildutako zabortegian lanean ari direnen inguruan. Gehitu dute agintariak ematen ari diren erantzunekin, herritarrak ez direla fio.
bideoa prestatzen
Joseba Belaustegi, GuraSOS: “Badago inor Euskal Herrian benetan erantzun dezakeena zer erreko den Zubietan, ez badakigu zer lurperatu zen Zaldibarren?”

2020-02-17
Arazo beraren bi adierazpen dira Zaldibarren gertatutakoa eta Zubietako erraustegia Joseba Belaustegi, GuraSOSeko kidearen iritziz. Dioxina eta furano mailagatik futbol ligako partidak bertan behera utzi eta haurrei patiora irtetea debekatzen zaien egun hauetan, ziurtatu digu ez dela osasun arduradunak toxiko horiei buruz gezurretan dabiltzan lehen aldia. Salatu du euskal industriaren lehiakortasuna mantentzea dela Jaurlaritzaren lehentasuna, eta hori “ingurumenaren, osasunaren eta langileen ongizatearen kontura” egiten dela.
bideoa prestatzen
Zer gertatu da Zaldibarko zabortegian azken urteotan?

2020-02-10
2011n zabortegia martxan jarri zenetik azken urterainoko kronograma.