Skip to main content

Azken bideoak: Hezkuntza

bideoa prestatzen
Iruñeko euskalgintzak salatu du Udalak “errealitateari bizkarra eman” diola

2020-05-21
Gaineratu du “zerbitzu publikoak herritarrei” ukatu, “eskubideak urratu” eta “hizkuntza apartheida praktikatuz” diharduela Navarra Sumaren alkatetzak.
bideoa prestatzen
Eusko Jaurlaritzak astebete atzeratu du EAEko ikastetxeen irekiera

2020-05-14
Eusko Jaurlaritzak aste bat atzeratu du EAEko eskolen irekiera. Hasierako data hurrengo astelehena, maiatzak 18, izango bazen ere, eskolak irekitzeko lehenengo fasea igaro behar denez maiatzaren 25era atzeratzea erabaki du. Argitu beharra dago ez dela irekitze orokorra izango; borondatez irekiko dira ikastetxeak, hau da, kasuan kasu erabakia, baimentze dataren ostean, eskola bakoitzarena izango da.
bideoa prestatzen
Sindikatuek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote langileen zein ikasleen osasuna "bermatzeko" neurriak har ditzala

2020-05-13
Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzan egin dute elkarretaratzea ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariek. Kexu agertu dira EAEko gobernuaren azken iradokizunarekin. Hezkuntza Sailak adierazi zuen zentroetako zuzendaritzek erabaki beharko dutela zein ikasle bueltatu behar den klasera eta zein ez. Erantzukizuna administrazioarena dela iritzita Lakuari bere ardurak bere gain har ditzan eskatu diote eta langileen zein ikasleen osasuna bermatzea ahalbidetuko duten baldintzak eta neurriak hezkuntza komunitatearekin adosteko ere.
bideoa prestatzen
Ikastolen elkartearen barne dauden Ikastolek itxita jarraituko dute astelehenetik aurrera

2020-05-13
Elkartetik azaldu dute, ikasgelak aurrerago irekitzea dela asmoa "benetan" behar duten ikasleentzat eta beharrezko segurtasun baldintza guztiak betez.
bideoa prestatzen
Koldo Tellitu (Ikastolen elkartea): "Hurrengo kurtsora begira, Atik Zra doazen planekin eraiki behar ditugu"

2020-05-13
Elkarrizketaren tartean, Euskal Herriko Ikastoletako Koldo Telliturekin hitz egiteko aukera izan dugu. Bertan, maiatzaren 18an zentroak irekitzea deskartatutzat eman du, arlo juridikoan zalantzak daudelako eta oraindik ere ez dutelako Eusko Jaurlaritzaren segurtasun plana.Horrekin batera, hurrengo ikasturtea ondo prestatzearen garrantzia azpimarratu du, etor daitezkeen ataka berriei heldu ahal izateko.
bideoa prestatzen
Koldo Tellitu (Ikastolen Elkartea): "Maiatzaren 18an itzultzea ia deskartatuta dago"

2020-05-13
Elkarrizketaren tartean, Euskal Herriko Ikastoletako Koldo Telliturekin hitz egiteko aukera izan dugu. Bertan, maiatzaren 18an zentroak irekitzea deskartatutzat eman du, arlo juridikoan zalantzak daudelako eta oraindik ere ez dutelako Eusko Jaurlaritzaren segurtasun plana. Honatx solasaldiaren aurrerapena. Elkarrizketa osoa, 20:00etatik aurrera, Hamaika Telebistan (LTD eta Euskaltel bidez) eta www.hamaika.eus gure webgunean.