Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Hezkuntza

bideoa prestatzen
Leire Bardají (Bizi en Bici): "Eroso sentitu nahi dugu errepidean"

2019-09-16
Iruñeko Mugikortasun Ordenantza berriaz aritu gara Bizi en Bici elkarteko Leire Bardajírekin
bideoa prestatzen
Mugikortasun Ordenantza berriaren nondik norakoak azaltzeko kanpaina abiatu du Iruñeko Udalak

2019-09-16
Iruñeko Udalak informazio kanpaina hasi du Mugikortasun Ordenantza berria ezagutarazteko eta hainbat garraiobideren arteko bizikidetza sutatzeko. Euskarri anitzen bidez araudi berriaren berri emango du Fermin Alonso zinegotziaren sailak.
bideoa prestatzen
Nafarroako Gobernuak ez dizkie udako hilabeteak ordainduko aldi baterako irakasleei

2019-09-11
ELA sindikatuak irakasle interinoen udako hilabeteetako soldata ordaintzea eskatu dio Nafarroako Gobernuari. Atzokoan batzartu zen Hezkuntza saileko sektore mahaia eta 2018-2022 itunean jasotako ordainsariak bermatzeko zailtasunak onartu zituen Carlos Gimeno kontseilariak.
bideoa prestatzen
Gure Begiz - Ikastetxe publiko eta pribatuak

2019-09-09
Gaur hasi dute milaka eta milaka haurrek ikasturte berria Hego Euskal Herrian, hortaz, hezkuntzan bizi dugun errealitatea aztertu nahi izan dugu Jua Zubia, Steilas sindikatuko kidearekin.
bideoa prestatzen
Ikastetxeek zein Euskal Herriko Unibertsitateak gaur hasi dute kurtso berria

2019-09-09
Euskal Herriko Unibertsitateak, aurten, 8450 ikasle berri jaso ditu. Horietatik, ia erdiak, euskaraz ikasiko du. Aurten hasi diren ikasleen gehiengoak osasun zientziekin lotutako graduak aukeratu dituzte.Beste alde batetik, Hego Euskal Herriko ikastetxeetan egoerak ekainean bezala jarraitzen du eta ertz asko dituen gatazka da. Ikastetxe kontzertatuetako langileek greba mugagabearen aukera daukate esku artean, aurreko urtean 24 greba egun egin zituzten langileek. 100.000 bat familiari eragiten die egoera honek. Bestalde, pasa den astean hasi zuten kurtsoa Ipar Euskal Herrian eta emaitza historikoak lortu ditu Seaskak.
bideoa prestatzen
Datorren kurtsoan Seaskako 12 irakasle finantzatzeko prest azaldu da Parisko Gobernua

2019-07-03
Datorren kustoan Seaskako 12 irakasle finantzatzeko prest azaldu da Parisko Gobernua. Eskaintza berri honek ez ditu Seaskaren eskakizunak asebetetzen, baina aurrerapausutzat har daiteke, orain harte Macronen gobernua 10 irakasle bakarrik jartzeko prest zegoela kontutan izanda. Atzo arratsaldean atzeratu zen berriz ere akordioaren sinadura, bi aldeen arteko akordio orokor baten faltan, baina gauzak bide onetik doazela ziurtatu du Seaskak, atzo Parisko gobernuak mahai gainean jarritako eskaintza kontutan izanda. Hainbat ekimen eta protesta egin izan ditu Seaskak Hezkuntza ministerioari irakasle postu horien gaineko ardura har zezala eskatuz.