Skip to main content

Azken bideoak: Etorkinak

bideoa prestatzen
Nafarroako parlamentuak harrera egin die bertan bizi diren zenbait indigena elkarteetako kideei

2019-10-11
Bihar ospatuko den herri indigenen aitortzarako eguna ospatzeko harrera egin die Nafarroako parlamentuak erkidegoan bizi diren zenbait indigena elkarteetako kideei.
bideoa prestatzen
Aita Mari itsasontziak salatu du "blokeatuta" jarraitzen duela Espainiako Gobernuaren erruz

2019-09-25
Prentsaurrekoan azaldu dute Malta eta Italiako agintariekin lortu dutela Mediterraneoan erreskatatuko dituzten etorkin eta errefuxiatuak bertako portuetan lehorreratzeko baimena. Lortutako baimen horiek Espainiako Itsas Agintaritzan aurkeztu dituztela adierazi dute baina Espainiako Gobernuak Aita Mariri ezarritako” blokeoa” mantentzen duela salatu dute.
bideoa prestatzen
Begoña Zestao: 'Zergatik etiketatzen ditugu gazteak euren jatorriaren arabera?'

2019-09-12
Azken aldian harrera eta elkarbizitzarako erakunde eta elkarteen artean kezka sortu du zenbait erakunde eta hedabidek, gazte hauek kriminalizatzeko erakutsitako nahiak.
bideoa prestatzen
Nafarroako Gobernuak uda amaieran bakarrik iritsitako 260 adin txikiko haur eta gazte zituen zaintzapean

2019-09-12
Nafarroako Gobernuak uda amaieran bakarrik iritsitako 260 adin txikiko haur eta gazte zituen zaintzapean. Azken urteetan, geroz eta haur eta gazte gehiago iristen dira atzerritik heldurik lagundu gabe.
bideoa prestatzen
Nafarroako Gobernuak 'Bakea eta Bizikidetzaren aldeko Liburutegiak' ekimena aurkeztu du

2019-09-09
Nafarroako Gobernuak “Bakea eta Bizikidetzaren aldeko Liburutegiak” ekimena aurkeztu du. Programa honek 46 tailerren bidez haur eta gazteen hezkuntzan kultura aniztasuna sustatuko du udazkenean.
bideoa prestatzen
Aita Mari ontzia Pasai Donibaneko portuan dago itsasoratze baimenaren zain

2019-08-29
Aita Mari itsasontzia ekainaren 30ean itzuli zen Mediterraneo itsasotik Grezian errefuxiatuei laguntza ematen aritu ostean. Ordutik Pasaia Donibaneko portuan egon da probak egiteko zain. Aurrekoan bezala, Mediterraneoan erreskatean aritzeko baimena eskatuko dute Aita Mariko kideek. Espainiako Estatuak, ordea, eskatu die itsasoratzeko portu seguru bat bilatu dezatela erreskate baimena eman ahal izateko.