Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Emakumea

bideoa prestatzen
Maitetxu Leonis, enpresa-sortzaile

2019-10-02
Udazkenean murgildurik, Maitetxu Leonis dugu gaurko saioan. Landetxe baten jabe da eta berak erakutsiko digu nola den emakume langile eta saiatu baten egunerokotasuna.
bideoa prestatzen
Regina Tolosa, fisioterapeuta

2019-09-25
Regina Tolosak Prim Errehabilitazio Zentroko jabea da bere senarrarekin batera. Zortea izan duela esan digu fisioterapeuta gehienen ametsa betetzeko aukera izan duelako: goi mailako kirol munduan lan egitea. Esperientziak lanean bizi izan dituen egoera matxistei aurre egiten irakatsi dio.
bideoa prestatzen
Espe eta Ciel, aktibismoarekin hezten

2019-09-18
Espe eta Ciel topaketa feminista batzuetan ezagutu ziren. Ia bizitza osoa daramate elkarrekin, bata bestearengandik ikasten. Beraientzat funtsezkoa izan da emakumeen berdintasunaren aldeko borrokan partaide izatea. Beraien hitzetan "feminismoak zure burua ezagutzera eta zalantzan jartzera bultzatzen zaitu".
bideoa prestatzen
12 emakumeri sexu erasoak egiteagatik auziperatutako tatuatzailea epaitu dute Donostian

2019-09-12
Asteazken honetan hasi da 12 meakumeri sexu erasoak egiteagatik auziperatutako tatuatzailearen epaiketa. Gaur izan da azken auzi-saioa eta akusatuak deklaratu du bertan.
bideoa prestatzen
Zein paper jokatzen du herri mugimenduak eraso sexistak salatzeko garaian?

2019-09-12
Donostiako Aste Nagusiko asteazkenean, Piratek beren egitaraua eteteko erabakia hartu zuten 24 ordu baino gutxiagotan 6 eraso sexista salaketa baino gehiago jaso zituztelako. Donostiako Udalak, bere aldetik, ez zuen ezer egin eta jaietako egitarauak normaltasun osoz jarraitu zuen. Herri mugimenduek zein paper dute eraso sexistak salatzeko garaian? kide diren Amaia Garin eta Amaia Oulade Zirgariko kidekin eta Samara Velte kazetariarekin aztertu dugu gaia.
bideoa prestatzen
Peritoek deklaratu dute Izar hiltzeko zorian iritsi zela ospitalera

2019-09-11
Urriaren 16an jarraituko du epaiketak, egunotan etorri ezin izan duten lekuko eta perituen deklarazioak hartu ahal izateko, eta aldeek ondorioak aurkezteko.