Skip to main content

Azken bideoak: Emakumea

bideoa prestatzen
Donostiako Udalak mugimendu feministaren deialdietan parte hartzeko deia egin die herritarrei

2020-03-06
Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Donostiako udal talde politiko guztiek aho batez onartutako adierazpena irakurri dute udaletxeko pleno aretoan.
bideoa prestatzen
1080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzeko “ahotsa altxatzen” jarraituko dute Onekako emakumeek

2020-03-06
Oneka, Euskal Emakume Pentsionisten Plataformak martxoaren 8aren harira, beren posizioa azaldu eta igandean, gainerako emakume eta herritarrekin batera mobilizazioetan lehen lerroan egoteko hautua adierazi dute agiri baten bidez. Adierazpenekin hasi orduko, etxeko eta zaintza lanetan, senarraren arropa garbitzean arnastutako amiantoak gaixotuta hil zen emakumea oroitu dute.
bideoa prestatzen
Bilboko udalbatzak emakumeen erabakitzeko ahalmena aldarrikatu du "Andre eta jabe" kanpainaren bidez

2020-03-06
Bilboko Udalbatzak agerraldi bateratua egin du Emakumeen Nazioarteko eguneko adierazpenaren irakurketan. Korporazioa osatzen duten alderdi guztiek nabarmendu dute emakumeen borroka sasoia bukatu gabe dagoela eta instituzioak bere "konpromiso irmoa" adierazi du oraindik ere gizartean dauden genero-desberdintasunak gainditzeko.
bideoa prestatzen
Genero berdintasunaren borrokan aitzindari izandako emakumeak gogoratu ditu Iruñeko Udalak

2020-03-06
Emakumearen Eguna dela eta egin du ekitaldia udal korporazioak Udaletxeko atarian, eta jarraian bost emakume saritu dituzte gizartean berdintasun esparruan aurrerapausoak emateko orduan egindako ekarpenengatik.
bideoa prestatzen
Emakume migratzaileek pairatzen duten "diskriminazioa bikoitza" salatuko dute Martxoaren 8an

2020-03-06
Azaldu dutenez, etorkinak dituzten arazoei emakume izateagatik sufritzen duten bereizkeria gehitu behar diote. Horrez gain, beraien lanetan duten prekarietatearekin bukatzea exijitu dute
bideoa prestatzen
Gorputzen eta sexualitateen egunean, plazera erdigune

2020-03-06
Gorputzen eta sexualitateen egunean, martxoaren 5ean, Bilbo Feminista Saretzen plataformak egintza burutu du Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean. Ondoko galdera izan da ariketaren muina: “Eta zuri, emakume, zerk eragiten dizu dardara?”.