Skip to main content

Azken bideoak: Emakumea

bideoa prestatzen
‘Eta zu… zertaz zaude nazkatuta?’, Berdintasunerako Nafarroako Ezintasunen Sarearen kanpaina indarkeria matxista salatzeko

2018-11-19
REDI Berdintasunerako Nafarroako Ezintasunen Sareak indarkeria matxista salatzeko kanpaina aurkeztu du azaroaren 25eko egunaren harira. ‘Eta zu... zertaz zaude nazkatuta?’ lelopean, helburu bikoitzarekin jarri dute abian kanpaina; batetik, eguneroko diskriminazio egoerak bisibilizatzeko eta, bestetik, desgaitasunen bat duten emakumeek bizi duten diskriminazio bikoitza ikustarazteko.
bideoa prestatzen
Nafarroako 60 udalerri baino gehiagok bat egin dute indarkeria matxistaren aurkako kanpainarekin

2018-11-15
Emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako egunaren harira, azaroaren 25arekin, 60 toki erakunde baino gehiagok bat egin dute indarkeria matxistaren aurkako kanpaina. Gaitzespena adierazi dute emakumeek pairatzen dituzten indarkeria sexista mota orori eta konpromisoa agertu dute erakunde publiko bezala modu aktiboan lanean jarraitzeko.
bideoa prestatzen
‘Gauza aunitz dugu egiteko’ lelopean burutuko du indarkeria matxistaren aurkako kanpaina Nafarroako Gobernuak

2018-11-12
Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunarekin bat eginez, ‘Gauza aunitz dugu egiteko’ lelopean, Nafarroako Gobernuaren aurtengo kanpainak indarkeria matxistak eragindako kaltearen erreparazio kolektiboa sustatu nahi du. Azken 20 urteotan indarkeria matxistagatik Nafarroan erail dituzten 18 emakumeak aintzat hartu eta horik ahaztu ez daitezen nahi du kanpainak
bideoa prestatzen
Martxoak 8an, irakasle gizon baten aldetik jasotako erasoaren aurrean, emakume ikasleak EHUren babes gabe

2018-11-08
Pasadan urteko Martxoak 8an Greba feminista deitua zegoen, eta deialdi horren baitan EHUko campusetan unibertsitateko talde feministak egitaraua antolatu zuten. Ekintzatariko bat, emakumeak grebara batzeko, hardbass deiturako ekintza izan zen. Medikuntza eta erizaintzako fakultatera heldu arte dena zihoan ondo, kirurgia saileko irakasle gizon batek, ekintzako parte hartzaileri irainka eta mespretxuka atera zen arte, baina hor ez bukatu dena, bigarren aldiz atera zen fakultateko pasillora, eta oraingoa, bastoi bat eskuan zeramala, bi jotzea lortu zuen. EHUn zein beste instituzio batzuetan kargu garrantzitsuak eta kontaktu sare zabala duen irakaslea izanik, ez zuten bide judizialetara jo, Medikuntza eta erizaintzako fakultateko ikasleen etorkizunean baldintzatzaile izango delakoan. Baina errektoretzaren berdintasun sailarekin., medikuntzako dekanotzarekin eta errektoretzarekin bai batu ziren salaketa helarazteko.
bideoa prestatzen
Eraldatzeko martxan dagoela aldarrikatu du Emakumeen Mundu Martxak Bilbon

2018-10-29

Bostehun emakumetik gora bildu dira, larunbatez, Bilboko Areatzan egindako Feministon Herrian. Hain justu, Emakumeen Mundu Martxaren XI. nazioarteko topaketaren barnean, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak hausnarketarako, mobilizaziorako eta ospakizunetarako egitarau propioa atera du aurrera. Hala, agurtu dute gurean egokitu den bi urtean behingo nazioarteko zita ibiltaria, eta erronka ere ezarri dute: ‘bakea' eta 'justizia' kontzeptuak ikuspegi feministatik berraztertu beharra.

Goizeko saioetako ondorio gisa, Emakumeen Mundu Martxa bere borrokaren oinarrietara itzuli beharrean dagoela azaldu dute: egunerokoan, behetik gora doan mugimendua eraiki behar duela eta agenda ere oinarritik diseinatu. Beste gakoetako bat diskurtso feminista eta anti-kapitalista bateratzea da Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxaren ustez. Egungo testuinguruan, feminismo liberalaren olatuarekin, feminismoa eslogan huts bat bilakatzeko arriskua ikusten baitute. Era berean, zailtasun horien guztien aurrean, aliantzen garrantzia nabarmendu dute: mugimendu feministaren barneko aniztasunaz jakitun, barnean dauden pribilejioak mahai gaineratu nahi dituzte.

Bakegintzari buruzko solasaldian, berriz, Euskal Herriko gatazka politikoak ezkutatutako gatazkak ikusaraztea, eta bake eta justizia kontzeptuen esanahi berriak sortzea ezarri zituzten erronka gisa: bakegintza burujabetza prozesuarekin lotzen dute, ETA erakundea armagabetu izanagatik, ez gaudela bake egoeran iruditzen zaie. Eta horren adibide gisa planteatu zituzten egunerokoan gehitzen doazen indarkeria matxistaren biktimak.

Euskal Herriko armagintza industria izan dute hizpide Areatzako hausnarketetan. Militarizazioa bestelako dominazio sistemekin lotuta dagoelakoan, Emakumeen Mundu Martxaren izenean jardun zen Angela Scott estatubatuarrak elkartzeko deialdia egin zuen, zapaltzaile berberek eragindako istorioak partekatzeko.

2019ko martxoaren 8an Emakumeen Mundu Martxak egin asmo duen 24 orduko greba feminista mugarri hartuta, elkarlanean jarduteko deia egin zuen mugimendu feministak arratsaldean, Batu indarrak, urrutira goaz! goiburupean egindako manifestazioan.

bideoa prestatzen
Greban segitzen dute Gipuzkoako zahar egoitzetako langileek

2018-10-26
ELA eta LAB sindikatuek elkarretaratze bana egin dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean, Gipuzkoako zahar etxeetako eta adinekoen egoitzetako langileen lan baldintzak hobetzea eskatzeko. Zehazki, patronalei eta aldundiari eskatu diete soldata arrakala amaitzeko eta ratio hobeak bermatzeko. Akordiorik lortu ezean, azaroaren 26tik 30era eta abenduaren 24tik 31ra lanuztearekin jarraitzeko asmoa du ELA sindikatuak. LABekoak auto bidezko karabanak egiten ari dira, eskualdez eskualde eta ostiral honetako grebaz gain, ez dute baztertzen gehiago egitea.