Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Emakumea

bideoa prestatzen
EAEko gizonek emakumeek baino %24 gehiago irabazten dute, bataz beste

2019-06-25
Hala azaldu du Emakundek Sara de la Rica EHUko Ekonomia katedradunak osatutako txostenaren bitartez. Ondorioen artean, enpleguaren feminizazioak soldata arrakala areagotzen duela edo emakumezkoek lan ordu gutxiago egiten dituztela, zaintza lanak euren gain hartzen dituztelako, eta ondorioz diru gutxiago kobratzen dutela.
bideoa prestatzen
Zaintza Martxari ekin diote Gipuzkoako Zahar-egoitzetako langileek

2019-06-24
ELA sindikatuak sektorean deitutako 70. Greba egunaren baitan ekin diote martxari Ategorrieta gainetik. Sei etapa izango ditu guztira martxak. Lan hitzarmen duinaz gain, kalitatezko zaintza eredu bat ere aldarrikatzen dute langileek
bideoa prestatzen
Lourdes Gómez, gozogile arrakastatsuenaren barnean

2019-06-19
Lourdes Gómez, iruindar guztiak ezagutzen duten Beatriz pasten jabe. Goizeko 05:00-etatik arratsaldera arte lanean dihardu. Berak erakutsiko digu ahalegina beharrezkoa dela fruituak dastatu nahi baditugu gero.
bideoa prestatzen
Gipuzkoako komisaldegi eta epaitegietako garbitzaileek 9 hilabete daramatzate greban

2019-06-19
Donostiako Boulevardean hiru eguneko kanpaldia egin ostean, manifestazioa antolatu dute Gipuzkoako komisaldegi eta epaitegietako garbitzaileek soldata arrakalarekin amaitzeko hasi zuten grebak 9 hilabete bete dituen egunean.
bideoa prestatzen
Izarren erasotzaileak aske jarraituko du ahozko epaiketa hasi arte

2019-06-13
Sara majarenasen alabaren eraotzailea aske jarraituko du ahozko epaiketa ospatu arte. Valentziako auzitegiak aske jarraitzea erabaki du, fiskaltzaren eta akusazio partikularraren eskaera deuseztatuz, ihes egiteko arriskurik ez daoela argudiatuz. 2017an sastakatu zuen Majarenasen bikote ohiak, bi urte zuen Izar. Urte horretako urtarrilean izan zen erasoa, eta aurtengo otsailean aske geratu da. Sara eta Izar, otsailetik, Ertzaintzaren zaintzapean daude.
bideoa prestatzen
Elena Uriz, bizinahiez betea

2019-06-12
Elena Uriz 75 urteko emakumea, Tasio filmean ezagutu genuen. Bizitzaren esploratzaile sutsua, berak esan bezala, zerbait egin badu, bizitzak ekarri diolako izan da.