Skip to main content

Azken bideoak: Emakumea

bideoa prestatzen
Aiert Larrarte: "Sara eta Izar gaur hasi dira benetan askatasunean bizitzen"

2019-10-24
Sara Majarenasen abokatua epaiaren balorazioa egin du. 28 urteko kartzela-zigorraz gain, 37 urtez aldentze-agindua edukiko du erasotzailea, beraz ezingo da Sara eta Izarrekin egon.
bideoa prestatzen
Ainhoa Tirapu, futbolaria

2019-10-23
10 urterekin hasi zen Barañaineko emakume taldean jolasten. 20 urterekin Badajozera joan zen Kopako Txapelketan parte hartzera eta geroztik Athletic Club-ko kidea da. Futbolean profesionalki lan egiteko aukera izan arren, Ainhoak argi du emakumeen futbolak oraindik asko duela aurreratzeko.
bideoa prestatzen
Epaileak aske utzi du Donostiako tatuatzailea

2019-10-22
12 emakumeri sexu erasoak egiteagatik epaitutako Donostiako tatuatzailea aske utzi du epaileak sententzia eman bitartean. 2013 eta 2018 artean eraso ia sistematikoak salatu zituzten hamabi emakumek, gehienak tatuatzailearen estudioan bertan gauzatutakoak. Bestalde, eta sexu erasoekin jarraituz, Nafarroako Auzitegiak urriaren 29an aztertuko du La Manada-ko erasotzaileen grabaketen auzia.
bideoa prestatzen
Epaiaren zain geratu da Izarren eta Sara Majarenasen erasotzailearen aurkako auzia

2019-10-16
Sara Majarenasen alaba hiltzen saiatu zen gizona kartzelan jarraituko du. Gaur epaiktaren azken eguna izan da eta epaiaren zain gelditu dira. Bitartean, behin-behineko espetxean jarraituko du. Sararen abokatuak eta fiskalak 30 urteko espetxe-zigorra eskatu dute.
bideoa prestatzen
Ana Zabalza, zientziaren lagun

2019-10-16
Ana Zabalza Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea da ingeniaritza agronomoan. Berak dioenez, ingeniaritza hori dexente emakumek ikasi arren, ia beste guztietan mutilen gehiengoa nabarmentzen da. Etxeko martxa eta lana nola uztartzen dituen azalduko digu.
bideoa prestatzen
June Fernandez: “Euskarazko hedabideetan onarpen gehiago dago feminismotik komunikatzeko”

2019-10-10
Kazetaritza feministari buruzko lehen jardunaldiak burutu dira urriaren 9 eta 10ean. Mahai-inguru ezberdinek eta tailerrek osatu dute egitaraua eta asko izan dira jardunaldiek emandako fruituak. June Fernandezekin izan gara jardunaldien inguruko balorazioa jasotzeko.