Skip to main content

Azken bideoak: Emakumea

bideoa prestatzen
Udaltzainek Gasteizko Talka gune feminista desalojatu dute

2019-02-21
Gasteizko Udaltzainek okupatutako Talka gune feminista desalojatu dute gaur goizean. Alava-Velasco jauregian kokatuta dago Talka, Gasteizko erdigunean, alde zaharreko zapatari kalean. Pasa den urteko abenduan okupatu zuten jauregia, 15 urtez hutsik egon eta gero, emakumeek egindako eta umeentzako den gune feminista bat sortuz. Poliziarekin batera, sarrailagilea, abokatua eta jauregiko jabea agertu dira, epailearen agindurik gabe, desalojo bat ez zela argudiatuz. Alegia, hutsik zegoela aprobetxatuz sarraila aldatzera zetozela esan diete bertara hurbildu derenei.
bideoa prestatzen
Mugimendu feministak "exijentzia politikoak" egin ditu Nafarroako Parlamentuan

2019-02-20
Euskal Herriko Mugimendu Feministak agerraldia egin du gaur eguerdian Nafarroako Parlamentuko Hiritar eta Erakundeetarako Komisioan. Gaurko agerraldian martxoak 8ko emakumeen grebaren nondik norakoak azaldu dituzte. Aurtengo greba deialdiak alor sozioekonomikoa eta zaintza lanak jartzen ditu erdigunean; hain zuzen, "exijentzia politikoak" egin dituzte "indarkeriaren kontra, kontsumoaren aurka eta arrazakeriaren aurka", mugimenduko feministako kideek azaldu dutenez.
bideoa prestatzen
Sara Majarenasen alaba hiltzen saiatu zen gizona kalean utzi du epaileak

2019-02-19
Ikerketa gehiegi luzatzen ari dela argudiatuz, epaileak Sara Majarenasen alaba hiltzen saiatu zen gizona aske utzi du. Fiskaltzak eskatuta, auzi saioa egingo dute bihar, eta bai fiskaltzatik bai Majarenasen defentsatik erasotzailea berriro espetxeratzea eskatuko dute. Erasotzaileari urruntze agindua jarri dioten bitartean, Majarenas eta bere alaba zaintzapean daude.
bideoa prestatzen
Hilerokoaz hausnartzen eta ezagutzak partekatzen dituen Luna de Abril proiektua

2019-02-07
Hilerokoaz sakonago hitz egiteko eta bere auto ezagutza eta hausnarketak ezagutzera eramateko sortu zuen Luna de abril proiektua Maialen Aristegi oiartzuarrak. Tailerrak eskeintzen ditu hilerokodun gorputzez hitz egiteko, honek dituen zikloetaz gogoeta egiteko eta gehiago ezagutzeko, horren ezagunak ez diren jakintzak.
bideoa prestatzen
#Cuentalo eta #EllasNoMienten twitterreko kanpaina hizpide

2019-02-05
Cristina Fallaras kazetariak Iruñean #Cuentalo eta #EllasNoMienten twitterreko kanpainen nondik norakoak azaldu zituen. Hilabeteko lehendabiziko astelehenetan egin bezala, atzokoan Gaztelu Plazan elkarretaratzea burutu zen indarkeria sexista salatzeko.
bideoa prestatzen
Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileak Donostiako aldundiaren aurrean protestan

2019-01-31
Donostiako aldundiaren aurrean elkartu dira Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langile asko euren eskubideen alde eta aldarrikapenak ozen entzun ditzan aldundiak. 2 urte pasa dira jada negoziazioak martxan jarri zirela eta oraindik ez dituzte hobekuntzarik sumatu . Hori medio, 19 eguneko grebara deitu dute otsailaren 20tik martxoaren 10ra. Zaintza lanak baloratu behar direla adierazi dute eta kalera ateratzen segiko dute negoziazio batera iritxi arte.