Skip to main content

Azken bideoak: Jaiak

bideoaren irudia
Tipi-tapa, tipi-tapa, korrika!

2015-08-29

Kirol proba herritar bat antolatzeko asmoarekin sortu zen Hiri Krosa. Kategoria ezberdinetan banatuta dagoen proba da. Hori dela eta, ume zein nagusiek parte hartu dezakete.

bideoaren irudia
Aldapa gora eta behera ibili gara goitibeheratan

2015-08-29

Aurten ere goitibeherekin gozatzeko aukera izan dugu Bilboko Aste Nagusian. Hori bai ibilbidea aldatu egin dute eta inertziazko kirolen modalitate ezberdinak ikusteko aukera izan dugu Zabalbideko bihurguneetan behera.

bideoaren irudia
Bilboko Aste Nagusia | Abuztuak 29: Gora eta behera goitibeheretan

2015-08-29

Zortzigarren egunean, gora eta behera ibili gara.. Aurten ere arrakastatsuak izan dira goitibeherak, eta jende asko joan da ikustera. Ume gutxi, ordea bertan, gehienak txikigunean daudelako noski. Bertan ere izan gara. Beste konpartsakide askok, aldiz, beroari aurre egiteko ur jolasetan aritzea erabaki dute.

bideoaren irudia
Konpartsek eta Etorkintza Elkargoak prebentzio programa martxan jarri dute

2015-08-28

Aste Nagusirako alkohol kontsumoaren arriskuen inguruko programa martxan jarri dute Bilboko Konpartsek eta Etorkintza Elkargoak. Gida horretan, alkoholaren kontsumoaren fase ezberdinak aztertu dituzte, besteak beste. Prebentzioa da gidaren helburu nagusia, jendeak informazioa izan dezan.

 

bideoaren irudia
Hirugarren eraso sexista gaitzetsi dute Bilboko festetan

2015-08-28

Bere bikotekidea jotzea leporatuta, atxilotu egin dute erasotzailea. Bilboko Aste Nagusian eman den hirugarren eraso sexista da. Asteazkenean beste sexu eraso bat salatzeko elkarretaratzea egin zuten ordu berean gertatu zen hirugarren hau. Gertaturikoa salatzeko, elkarretaratzea egin dute Bilboko Udalak eta Bilboko Konpartsek deituta.

bideoaren irudia
Bakailaoa protagonista pil-pil eran

2015-08-28

Ohi bezala, gastronomikoan bakailaoa izan da nagusi. Baina ez edozein eratara prestatutako bakailaoa, pil-pil eran prestatu behar izan dute parte-hartzaileek. Giro paregabearekin egin dugu topo, baina tamalez, ezin izan ditugu parte-hartzaileen platerak dastatu.