Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Jaiak

bideoaren irudia
Bakailaoa protagonista pil-pil eran

2015-08-28

Ohi bezala, gastronomikoan bakailaoa izan da nagusi. Baina ez edozein eratara prestatutako bakailaoa, pil-pil eran prestatu behar izan dute parte-hartzaileek. Giro paregabearekin egin dugu topo, baina tamalez, ezin izan ditugu parte-hartzaileen platerak dastatu.

bideoaren irudia
Sekretua “maitasuna” dela esan digute gastronomikoan

2015-08-27

Bakailao goxo-goxoa egiteko maitasuna eta mimoa behar dela esan digute gastronomikoan. Ikasteko aukera izan dugu.

bideoaren irudia
Eraso sexistak jaietan: non hasten dira jarrera matxistak?

2015-08-27

Bortxaketa saiakera berria salatu dute Bilboko Aste Nagusian. Uda latza beste behin, festetan erasoak ugaritu baitira. Bilgune Feministako kideekin izan gara iceberg erraldoi baten punta den arazo estruktural honi buruz hausnartzeko. Izan ere, parekidetasuna zailtzen duten hainbat puntu daude oraindik ere festetan, espazio publikoaren erabilera bera adibidez. Bilguneko kideek ondo azaldu digute.

bideoaren irudia
Txikigunean jolasean ibili gara

2015-08-27

Barruan daramagun haurra ateratzeko, urtero Kasilda parkean egiten den  txikigunera hurbildu gara. Bertan gargantuarekin, puzgarriekin eta beste hainbeste jolasekin ibili gara umeak izango bagina bezala.

bideoaren irudia
Aste Nagusiko Txupineren omenaldia ospatu dute

2015-08-27

Urtero moduan Txupineren omenaldia izan dugu. Oihana Pascualek, aurtengo txupinerak, konpainia ederrean bizi du eguna, aurreko urteko txupinerekin egoteko aukera izan duelako. Guk ere ez dugu galdu nahi izan sortu den giro paregabea.

bideoaren irudia
Bilboko Aste Nagusia | Abuztuak 27: Bortxaketa saiakera berri bat

2015-08-27

Seigarren egunean, bortxaketa saiakera berria gertatu da Bilbon. Hala salatu dute Bilboko Udalak eta Konpartsek ere. Biek ala biek, eraso sexisten kontrako salaketa irmoa egin dute. Bestetik, urtero Txupinerei egiten zaien omenaldian izan gara. Dena dela, gaurko gastronomikoa ez dugu galdu nahi izan eta Txomin Barullo Konpartsa apur bat hobeto ezagutzeko aukera izan dugu.