Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Jaiak

bideoaren irudia
Usurbilgo oilasko biltzaileek bazkarian giro aparta izan dute

2015-07-02

Oilasko bila baserriz baserri aritu ostean bazkaria izan dute Usurbilgo oilasko biltzaile gazteek. Oilaskoa menuko protagonista izan al da?

bideoaren irudia
Muskizko jaietan giro ederra

2015-06-26

Muskizko jaietan izan da Hamaika Telebista, bertsotan, irrintzi txapelketan...  Han izan ziren ere Fredi Paia, Arkaitz Estiballes eta Jone Uria bertsolariak. Giro ederra eta eguraldia lagun.

bideoaren irudia
Igorreko jaien hasieran izan ginen

2015-06-25

Txupina jaurti ondoren girorik ederrenean hasi ziren Igorreko jaiak. Larrain dantza, txaranga eta karro lasterketa hurbiletik jarraitzeko aukera izan genuen.

bideoaren irudia
Polonia herrialde gonbidatua Balmasedako ArteKalean

2015-06-25

Balmasedaren bihotzean, Horcasitan Jauregian, Poloniako izen handiko hainbat artisten lanak bildu dituzte, ArteKalearen 2 edizioaren baitan. Eskulturaz bete dute, euskal artista onenek egindako lanekin ere. Aurten gainera, ekimena nazioarte mailara igaroko da, izen handiko artista poloniarren lanak ere ikusgai direlako Horcasitas Jauregiko erakusketan. Gu bi euskal eskultorekin izan gara. Honekin batera, bisita gidatuaz gozatzeko aukera izan dugu.

bideoaren irudia
Giro paregabea Lezoko Santakrutzetan

2014-09-16

Larunbatean hasi ziren 2014ko Santakrutzak Lezon. Arratsaldean gazteen txupina egin zuten, eta gauerdian izan zen txupin ofiziala, Udaletxeko balkoitik. Danborradak, buruhaundiak, haurrentzako jolasak, kontzertuak... Denetik izango da Lezon datorren asteburuan ere.

bideoaren irudia
Goizean goiz esnatzen dira Barakaldoko jaietan

2014-07-24

Barakaldoko Karmengo jaietan goizean goiz esnatzen dira. Eguneko lehen orduetan gaztetxoenak hartzen dituzte kaleak, eta gustura ibiltzen dira zenbait taldek antolaturiko ekimenetan. Guk ere parte hartu nahi izan dugu beraiekin.