Skip to main content

Azken bideoak: Jaiak

bideoa prestatzen
2019ko Donostiako inauterietako programazioa aurkeztu dute

2019-02-22
Aurtengo Donostiako inauteriak otsailaren 28an hasiko dira Momo jainkosaren iritsierarekin eta martxoaren 4rarte iraungo dute. Baina, auzoetako inauteriak martxoaren 16rarte iraungo dute, Bidebietako desfile klasikoa egun horretan egiten delako. Bi data horien bitartean denetarik egongo da Donostiako kaleetan zehar; musika, mozorroak, antzerki ibiltaria, aurrentzako festa eta sardina erretzea. Aurten berrikuntza bat dago, Udaletxeko Udalbatzar Aretoan mozorro-festa bat egingo da igandean arratsaldeko 18:00tatik aurrera. Musika, foto-matoia eta txokolatada egongo da. Bestalde Donostia Festak-en eta Euskara Zerbitzuaren eskutik, larunbat ilunabarrean Bretxan festa Hawaiarra egongo da Festan Blai, Txurru eta Javier Bujeda DJak girotua.
bideoa prestatzen
Aurtengo inauterien aurkezpena egin du Donostiako Udalak

2019-01-28
Aurtengo inauteriak otsailaren 28tik martxoaren 4ra izango dira. Kartelaren irabazlea Lara Aranzabal tolosarra izan da eta Momo jainkosa Maider Lopez izango da Egiako Denok Taldea konpartsako kidea. Bestalde, aurten Donostia Festak-ek, Donostiako Modaren Klusterrak lagundu eta Garbera merkatal zentroak babestua inauterietako jantzi onenaren sariak banatuko dituzte. Guztira hiru sari izango dira: lehena 2000 eurokoa eta beste biak 1000 eurokoak. Alkate ordetzak sustatutako sariak tokiko merkataritza sustatzeko eta mozorroen kalitatea hobetzeko ekarpen txiki bat egitea du helburu. Horretarako, diru eskutan eman beharrean saria erosketa-baleak izango dira, Donostiako oihal dendetan trukatzeko eta beste urte batzuetako inauterietako jantziak egiteko.
bideoa prestatzen
Hontzak konpartsak "Vatikanoko harategiak" epaiketan absoluzioa lortu du

2019-01-23
2017ko aste nagusian, Hontzak konpartsak “Vatikanoko harategiak” izeneko dekorazioaz apaindu zuen Areatzako kaian urtero kokatzen duten konpartsa. Aldarrikapena, zinez grafikoa, aste nagusitik pasa ziren guztien arreta deitu zuen. Gauzak horrela, elizatik eta Falange Vasco -Navarratik, aginteen aurrean salaketa jarri eta auzi judiziala martxan jarri zen, sentimendu erlijiosoen kontrako ustezko irainengatik. Urte eta erdi beranduago, Bilboko hirugarren Epaitegi Penaletik, absoluzioa jaso dute.
bideoa prestatzen
Sentimendu erlijiosoen aurkako delituagatik epaitu dute Hontzak konpartsa

2018-12-18
2017an Bilboko Gotzainak, Andaluziako herritar batek eta Jose Ignacio Irusta Falange Vasconavarrako kideak salaketa jarri ostean, Hontzak konpartsaren "Carniceria Vaticana" izenpean sortutako txosnako apaingarriak kendu zituen Ertzaintzak. Auzia artxibatuta gelditu zen akusazioak instrukzioan aurrera ez egitean, baina fiskaltzaren helegiteak berrabiarazi du prozesua. Orain 1.400 euroko isuna eskatzen du fiskaltzak Galder Antón konpartsakidearen kontra, konpartsaren izenean.
bideoa prestatzen
Txupina jaurti eta hasiera eman diete San Fermin txikiei Iruñeko alde zaharran

2018-09-21
1978ko San Ferminak gogoan, hasiera eman diete Iruñeko alde zaharreko jaiei txupina jaurtiaz. Urte hartako gertaerak oroitzeko argazki erakusketa prestatu du jai batzordeak eta horrekin batera 150 ekintza baino gehiagok gozamena ekarriko diete alde zaharreko lagunei gaurtik igandera Aldapako San Fermin jaiek.