Skip to main content

Azken bideoak: Aisialdia

bideoa prestatzen
Tabernetan tartea uzten ez dutenei isunak jarriko zaizkiela iragarri dute Bilboko eta Gasteizko alkateek

2020-05-12
Atzo tabernak itxi behar izan zituzten Bilboko erdiguneko Ledesma kalean. Eguerdian jendea pilatu egin zen, eta askok ez zuten utzi bi metroko tartea. Udaltzainak kale horretara joan ziren, eta arauen berri eman zieten tabernariei, baina ez zuten isunik jarri. Orduan, tabernariek terrazak itxi zituzten urruntzeko neurriak betearazteko modurik ez zutela argudiatuta. Bilboko Zapikaleetan ez zen arazorik egon. Pilaketok berriz jazo ezin direla ohartarazi du Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, eta zigorrak «zalantzarik gabe» ezarriko dituztela esan du.
bideoa prestatzen
Leire Ferro (Elhuyar): "Familian etxean egiteko zientzia erronkek harrera ederra jaso dute"

2020-05-05
#NikEtxeanEsperimentuak ekimenaren eguteki berria aurkeztu du Elhuyar fundazioak. Apirilean izandako arrakastaren ondoren, maiatzean ere hainbat jarduera antolatu dituzte. Astelehenetik ostegunera zientza erronkak egingo dituzte egunero, eta, ostiraletan, ikertzaile gazte batekin solasaldiak egingo dituzte.
bideoa prestatzen
Ainhize Muniozguren (Abokatua): "Epaitegietan dena eten da alarma egoeran"

2020-05-05
Koronabirusaren izurritearen ondorioz martxan jarritako alarma egoerak etenaldiak eragin ditu hainbat sektoretan. Horietako bat epaitegiak izan dira. Ainhize Muniozguren abokatuak azaldu digu egun duten egoera.
bideoa prestatzen
Urtearen errepasoa, urte hasierako greba, salaketa sozialak Iruñean eta Osasuna abenduko azken saioan

2019-12-17
Urteko gertakari garrantzitsuenak aztertu dituzte Reyes Ilintxetak (Euskalerria Irratia) eta Ion Orzaizek (Berria). Urteko irudi ikusgarrienak batu ditugu eta urte hasierako greba deialdian izan gara. Iruñeko eragile feministak eta kolektibo LGTBIQ+ kritiko agertu dira gizartearekiko. Larunbatean Osasunak igoeraren dokumentala aurkeztuko du.
bideoa prestatzen
BBK-k Sasoiko proiektua jarriko du martxan urriaren 1ean

2019-09-26
Urriaren 1ean Nagusien Nazioarteko egunean ateak irekiko ditu BBKren helduentzako zentro berriak. BBK Sasoiko proiektua abiatuko dute Bilboko Erronda kalean sortu duten aretoan. Proiektuaren helburua pertsona nagusien erralizazio pertsonalerako gune bilakatzea da, lan-etapa bukatu ostean aktibo mantendu nahi diren pertsonak elkartu eta ideia ugari garatu ahal izateko espazioa. Eredu berritzailea dela adierazi dute sustatzaileek. Gero eta pertsona nagusi gehiago eta bizi-kalitate altuagoa duen gizartearen erronka berriei erantzun nahi die BBK-k honen bitartez.
bideoa prestatzen
Uztailaren 8a: urtero bezala, German Rodriguez oroitu dute bere hilketaren 41. urteurrenean

2019-07-08
Karrikiri elkarteak aurtengo Sanferminetarako atera dituen kamisetak ezagutu ditugu. Ezpeleta jauregian erraldoien irteerako prestakuntzetan egon gara. Iruñeko autobus geltokira gerturatu gara. Sanferminetan ligatzen ote da? Nafarroako trontzalarien txapelketa ikusi dugu eta nola ez German Rodriguezen omenaldian izan gara