Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Gazteria

bideoaren irudia
Aizank! | Sare sozialak eta orientazio sexuala

2016-04-28

Urretxindorra ikastolako gazteekin sare sozialen inguruan aritu gara solasean. Bestalde, Ander Lertxundi sexologoarekin orientazio sexuala izan dugu hizpide. "Zr Iksi" atalean, ordea, Andoaingo Leitzaran institutua, Zarauzko Monte Albertia ikastetxea eta Donostiako Zurriola ikastolako gorputz eta kirol ekintzen sustapena deituriko zikloa ezagutu ditugu. Lea Artibai ikastetxean ere izan gara eta Gaztezulo aldizkariaren ekarpena ere jaso dugu programan.

 

 

bideoaren irudia
Gazteak eta sare sozialen erabilera, Aizank! saioan!

2016-04-28

Sare sozialak zertarako eta nola erabiltzen dituzten galdetuko diegu gazteei Aizank! saioan. Ostegunean, apirilak 28, 20:00etan eta 22:30ean.

bideoaren irudia
Zer diote gazteek immigrazioaz?

2016-04-14

Aizank! saioaren lehen atalean, Bilboko Urretxindorra Ikastolan egon gara. Etorkinekiko zein jarrera duten galdetu diegu eta egungo errefuxiatuen krisiaz duten iritzia ezagutu dugu, besteak beste.

 

bideoaren irudia
Immigrazioa hizpide gazteekin, Aizank! saioan

2016-04-14

Immigrazioaren gaiari helduko diogu Aizank! saioan. Bilboko Urretxindorra ikastolako gazteekin errefuxiatuen krisiaz eta etorkinekin dugun harremanaz hitz egingo dugu. Ostegunean, apirilak 14, 20:00etan eta 22:30ean.

bideoaren irudia
Bullyingaren errealitate gordina, Ertzak saioan (21:30)

2016-02-22

Bullyingaren errealitate gordina aztertuko dugu Ertzak saioan. Jose Antonio Oñederra psikologian doktorearekin eta Gehituko Xabier Lozano eta Juan Ramon San Sebastiarekin hitz egingo dugu.

 

bideoaren irudia
Itsaso Andueza: "Aukera duinak behar dituzte gazteek"

2015-10-06

Gurean Gaur elkarrizketa saioan Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Itsaso Andueza izan dugu. Besteak beste, gazteen lan baldintzez, gazteek dituzten beharrez eta egun bizi duten egoeraz aritu gara hizketan.