Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Gazteria

bideoaren irudia
Aizank! | Krisi ekonomikoa eta Unax Noga musikaria

2015-04-27

Apirileko azken Aizank! saioan, krisi ekonomikoaz aritu gara hizketan Axular Lizeoko gazteekin. Bestalde, Zarautzen Unax Noga musikariarekin egin dugu hitzordua eta kostaldetik urrundu gabe, ZR IKSI atalean, Ondarroako Institutuan ezagutu dugu.

bideoaren irudia
Aizank! | Droga kontsumoa eta Nagore Arozena pilotaria

2015-04-20

Aizank! saioaren atal berri honetan Bizkaialdera hurbildu eta Amorebietako Urritxe institutuan izan gara. Droga eta alkohol kontsumoaz eztabaidatu dugu bertako gazteekin. Bestalde, Anoetan, Nagore Arozena pilotariarekin egon gara eta emakumeak pilotan duen presentziaz galdetu diogu besteak beste. Eta astero bezala, Amaia Vazquez sexologoaren aholkuak izan ditugu. Oraingo honetan arrisku praktiken berri eman digu.

bideoaren irudia
Zeintzuk dira sexu bidezko arrisku praktikak?

2015-04-20

Pasa den astean Amaia Vazquez sexologoarekin sexu bidez transmititzen diren gaixotasunez hitz egin ostean, Aizank! saioaren atal berri honetan arrisku praktikak zeintzuk diren galdetu diogu.

bideoaren irudia
Nagore Arozena pilotariarekin izan gara

2015-04-20

Oihartzun handia ez badute ere, badira emakume pilotariak Euskal Herrian. Horietako batekin egin dugu hitzordua Aizank! saioaren atal berri honetan. Nagore Arozenarekin, hain justu. Haurdunaldia dela eta atseden garaian harrapatu dugu. Hala ere, orainarteko ibibildea errepasatu eta emakume pilotarien egoeraz hitz egin dugu berarekin. Bide batez, amatasuna eta kirola bateratzeko zailtasunez galdetu diogu.

bideoaren irudia
Droga eta alkohol kontsumoa aldatu al da gazteen artean?

2015-04-20

Ohikoa da egunerokoan "gazteak gero eta lehenago hasten dira drogak kontsumitzen" bezalako esaldiak entzuntea. Aizank! saioan horren aurrean gazteek zein iritzi duten ezagutu nahi izan dugu eta horretarako Urritxe institutuan izan gara gaiaz eztabaidatzen. Besteak beste, zer, nola eta noiz kontsumitzen duten galdetu diegu.

bideoaren irudia
“Kalesareak”: Bizkaiko gazteen errealitatea

2015-04-17

Bizkaiko gazteen errealitatea, aniztasuna, desio, nahi, zalantza… bizimodu eta bestelakoak erakusten dituen road movie dokumentala da "Kalesareak". Sare bidez elkartu, komunitatea sortu eta beren errealitate, desio, proposamen, ikuspuntu, erreflexio… anitzak partekatu eta transmititzeko ekimenak garatzen dituzte gazteek. Egileekin hitz egin dugu.