Skip to main content

Azken bideoak: Enpresak

bideoa prestatzen
Lehen Zaldibarren isurtzen ziren 15.000 tona Gasteizen isurtzeko baimena eskatu dute 8 enpresak

2020-05-19
Lehen Zaldibarko zabortegira bideratzen ziren 15.000 tona hondakin Gasteizen isurtzeko eskatu dute Arabako zortzi enpresak.
bideoa prestatzen
Merkataritza-elkarteek jakinarazi dute laguntzarik ezean EAEko denden %20ak itxiko duela

2020-04-29
Covid19 gaitzak eragindako pandemiaren krisiak eztanda eginda, merkataritza eta ostalaritza establezimenduak izan ziren ixten lehenengotarikoak. Segurtasun neurriak hartuta, zabalik jarraitzen dute saltegi batzuek. Beste hainbat langilek Enplegu Erregulazioko Espedienteak adostu behar izan dituzte eta badira, ateak itxita dituzten beste hainbeste denda. Euskaldendak eta Euskomer merkataritza-elkarteek Lakuako Gobernuari jakinarazi diote sektore horretarako zuzeneko laguntzak ezarri behar direla, horrelakorik ezean, irailean Euskal Autonomia Erkidegoko denden %20ak itxiko duela aurreikusten baitute.
bideoa prestatzen
Txanda bakarrean hasi dira lanean Volkwagenen Landabeneko plantan eta Gasteizko Mercedesen

2020-04-27
Lantegiek berriro ekin diete lanari, hilabete baino gehiagoko etenaren ostean.
bideoa prestatzen
Izaskun Goñi (Nafarroako Enpresa zuzendaria): "Oinarrizkoa gaiak hemen ekoizteko beharraren garrantziaz hausnartu behar dugu"

2020-04-03
Izaskun Goñi Nafarroako Enpresa Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia da Nafarroan eta COVID19ak eragindako ondorio eta erronka ekonomikoak aztertu ditu.
bideoa prestatzen
Nafarroako enpresetan emakumeek betetzen dituzten zuzendaritza karguak aztertzen dituen lehen gida argitaratu dute

2020-03-05
Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bitartez, Foru gobernuak AMEDNArekin elkarlanean egindako gidak jasotzen duenez, “kontsulta egin den enpresen %35ean soilik betetzen dituzte zuzendaritza karguak emakumeek”.
bideoa prestatzen
Seed Capitalek 4,2 milioi euroko inbertsioa egin du 2019an

2020-01-20
Bizkaiko Foru Aldundiaren hazi-kapitaleko sozietateak 53 enpresa lagundu ditu bere funtsen bidez. Ainara Basurko Ekonomia Sustapeneko diputatuak eta Oscar Ugarte Seed Capitaleko zuzendariak jakitera eman dute sozietatearen 2019ko balantzea eta inbertsioaren arloko “maximo historikoa” azpimarratu dute.