Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Sindikatuak

bideoaren irudia
Ana Perez: "Eskubide Sozialen Kartako ondorioekin Jaurlaritzara ere joango gara"

2014-03-04

Gurean Gaur saioaren elkarrizketaren atalean, Ana Perez STEE-EILAS sindikatuko kide eta Eskubide Sozialen Kartaren sustatzaileen taldeko kidearekin izan gara. Besteak beste, kartak dituen helburuan hitz egin dugu eta Bilbon egindako Ekonomia Foro Globalaz galdegin diogu.

bideoaren irudia
Ainhoa Etxaide: "EAJ-PSE akordioa izanda ere, gehiengo abertzaleak akordio zabalak lor ditzake"

2014-02-26

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusia izan dugu. Berarekin gaurkotasun politiko eta ekonomiko errepasatu dugu.

bideoaren irudia
Bizkaiko metalgintzako langileek protestak areagotu dituzte

2014-02-25

LAB sindikatuko Bizkaiko metalgintzako delegatuek mobilizazioa egin dute FVEM Bizkaiko metalgintzako patronalaren aurrean. Patronalaren jarrera arduragabea eta hipokrita dela salatzea izan da gaurko protestaren helburuetako bat. Alberto Gabitu, metalgintzako arduradunak, FVEM patronalak ez duela lan erreformaren kontra egingo duen hitzarmen duina sinatu nahi salatu du.

bideoaren irudia
UGT, CCOO eta USO sindikatuek martxoaren 2rako manifestazioa deitu dute

2014-02-19

UGT, CCOO eta USO sindikatuek martxoaren 2rako manifestazio deialdia egin dute Bilbon burutuko den Foro ekonomikoaren kontra. Martxoaren 3 eta 4ean nazioarteko ekonomia esparruko goi-mailako hainbat pertsona ezagun izango dira Bilbon. Besteak beste, Christine Lagarde NDFko zuzendari kudeatzailea, Angel Gurría ELGAko idazkaria eta baita Europako hainbat komisario ere. Sindikatuen arabera hauek dira bizi dugun egoeraren erantzule.

bideoaren irudia
Industria plan berria sozialisten 2010-2013 planaren jarraipen hutsa dela salatu du LABek

2014-02-18

Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako industri planaz hitz egin du LAB sindikatuak. Bere garaian PSE-EEk aurkeztutako 2010-2013 industria planaren jarraipen hutsa dela adierazi du Asier Imaz LABeko industria-federazioko idazkariak. Plan honek industriaren helburua balio erantsian eta exportazioan kokatzen duela azpimarratu du.

bideoaren irudia
ESK sindikatuak langileen konpromiso kolektiboa aldarrikatu du

2014-02-12

ESK sindikatuak Cebek egoitzaren aurrean protesta egin du. Lan erreformaren ondorioz, hitzarmen kolektiboak blokeatuta daudela salatu du. Gainera, patronala xantaia egiten ari dela esan du. Egoera irauli ahal izateko hainbat proposamen jarri ditu mahai gainean ESK sindikatuak.