Skip to main content

Azken bideoak: Sindikatuak

bideoa prestatzen
Lakua eta Nafarroako gobernuen aurkako salaketa jarri dute ELA eta LAB sindikatuek

2020-04-06
ELA eta LAB sindikatuek salaketa jarri dute Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren aurka, milaka langileren bizia eta osasuna arriskuan jartzeagatik. Bestalde, Michelin multinazionalak bere jarduerari ekingo dio pixkanaka Gasteizko eta Lasarte-Oriako lantegietan hilaren 14tik aurrera. Sidenorrek ere hilaren 14an zabalduko ditu bere Basauriko, Gasteizko eta Azkoitiko fabrikak. Aldiz, Volkswagenek, apirilaren 20an.
bideoa prestatzen
LABek salatu du langileen lan osasuna eta segurtasuna egoera larrian daudela

2020-03-23
Konfinamendua ezarri zenetik astebete igaro dela azaldu du Xabier Ugartemendia Ekintza Sindikaleko eta Negoziazio Kolektiboko Idazkariak, eta bizitzari bai, baina lanari konfinamendurik ezarri ez zaiola salatu du. Oinarrizkoak ez diren lanen geratzea eskatu du, eta horrekin batera, oinarrizko lanetan diharduten langileen segurtasuna babestea.
bideoa prestatzen
Oinarrizkoak ez diren lan jarduerak eteteko eskatu du LAB sindikatuak

2020-03-18
LAB sindiaktuak salatu du armada kalera atera dutela agintarien, baina ez direla langileen osasuna zaintzen ari. Zentzu horretan, berrogeialdian oinarrizkoak ez diren lan jarduerak eskatu du Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko idazkari nagusiak.
bideoa prestatzen
Alfonso Rios (CCOO): “Askotan, lan istripuak enpresariek prebentzio neurriak betetzen ez dituztelako gertatzen dira”

2020-02-27
Elkarrizketaren tartean, CCOO Euskadiko zuzendaritzako kide Alfonso Rios Hamaika Telebistan egon da. 2020ko urte hasieran izandako lan istripuen harira, kezka eta samina azaltzeaz gain, "lan istripuak enpresariek prebentzio neurriak eta euren egin beharrak betetzen ez dituztelako ematen direla” salatu du. Horrekin batera, “Zaldibarren gertatutakoa lan istripu bat baino gehiago izan da, ingurumenarekin lotutako krisia bat da baita eta hondakinen kudeaketa negozio eredu bilakatzearekin zerikusia duena” nabarmendu du. Auzi honekin lotuta, amiantoaren agerpenaren inguruko kezka agertu eta Arriola sailburuaren jarrera kritikatu du.
bideoa prestatzen
Eskubide Sozialen Kartak gaur onartu dituzten aurrekontuak kritikatu ditu

2020-02-27
Parlamentuaren aurrean egindako elkarretaratzean, sindikatu eta eragile sozialek salatu dute gaur Nafarroako Parlamentuak onartutako aurrekontuak ez direla nahikoak gizartearen beharrei eta erkidegoaren erronkei erantzuteko.
bideoa prestatzen
LABek "birpentsatzen jarraitzeko" Biltzar Arteko Batzarra egingo du martxoaren 26an

2020-02-25
2017an egin zuen aurreko Biltzar Nagusia, ekintza sindikala berritzeko asmoarekin. Bertan prekarietateari aurre egitea jarri zen helburu nagusitzat, eredu sindikal interpelatzailea ezartzearekin batera. Bertan emandako aldaketa bat azaldu dute: hain zuzen ere, ordura arte kapital-enplegu talka erabiltzen zela borroka sindikalean eta paradigma berri bat sartu zuela LABek, kapital-bizitza talka. 2017tik honako balantzea eta aurrera begirako erronkak landuko dituzte Biltzar arteko Batzarrean. Jada hasiak dira auzo eta herrietan militanteekin biltzen, gaien inguruko ekarpenak edo proposamen berriak jasotzen.