Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Sindikatuak

bideoa prestatzen
Bost greba egun deitu dituzte sindikatuek Bizkaiko metalaren sektorean

2019-05-10
Bost greba egun deitu dituzte sindikatuek Bizkaiko metalaren sektorean, lan hitzarmen duin bat eskatzeko. Lanuzteak maiatzaren 23an, ekainaren 6an eta 7an, eta ekainaren 20 eta 21ean egingo dituzte. 49.000 beharginei eragiten die greba deialdiak.
bideoa prestatzen
Sindikatuek "joko zikinean" aritzea leporatu diote patronalari

2019-05-09
ELA, LAB, Steilas, UGT eta CCOO sindikatuek deituta, manifestazioa egin dute gaur Donostian Kristau Eskoletako eta IZEA taldeko ikastetxeetako langileek. Azken bi ikasturteetan egin duten 26.a eguna eta ikasturte honetan 24.a da gaurkoa. Aitor Nuñez LAB sindikatuko kideak salatu du 10 urte daramatzatela lan hitzarmena berritu gabe.
bideoa prestatzen
LABek industrian prekarietatea eta estatalizazioa gainditzeko borrokarako deia egin du

2019-05-09
Prentsaurrekoan adierazi dute patronalen estrategia argia dela eta ez dutela disimulatzen duten babes instituzionala. Hala, industrian dagoen prekarietatea salatu dute. Adierazi dute kontratuen %92 ebentualak direla eta gaineratu industrian krisi ekonomikoa erabili zutela aldaketa estrukturalak egiteko eta negoziazio kolektiboak eteteko. Hitzarmenak lortzeko borrokan ibili direla azaldu dute. Salatu dute enpresa esparrutik bakarrik ezin dela bermatu langile guztien negoziazio kolektiborako eskubidea. Borroka lokalez gain sektoreko hitzarmenak berreskuratzea ezinbestekoa dela zehaztuz. Izan ere, sektoreko hitzarmenek langile guztiei oinarrizko eskubideak aitortzeaz gain, estatalizazioari mugak jartzeko beharrezko tresna direla esan dute.
bideoa prestatzen
Maiatzaren 1ean LAB sindikatuak deitutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du Sortuk

2019-04-25
Arkaitz Rodriguez Sortu alderdiko idazkari nagusiaren esanetan, egun pairatzen ari garen kapitalismoaren krisi sistemikoari kapitalismo gehiagorekin erantzuten dio sistemak. Inboluzio horren hiru alor azpimarratu ditu Rodriguezek.
bideoa prestatzen
ELAk salatu du lan istripuetan hildako beharginen kopurua %20 igo dela azken urtean

2019-04-23
ELAk esakndaluzkoa dela azpimarratu du eta honen atzean prekarietatea eta lan postuetako prebentzio falta dagoela salatu. Datu ofizialekin alderatuta, errealitatean hildakoak gehiago direla salatu du sindikatuak. Izan ere, azpierregistro desberdinak daude. Osalanek eta Nafarroako Lan Osasunaren Institutuak ez dituzte gaixotasun profesionalen ondorioz zendutakoak aipatzen, ezta transportistak edo autonomoak ere. 47 dira ofizialak, ELAren arabera 67. Adierazi dute lan harremanak prekarioak direla eta eskakizunak gero eta handiagoak. Prekarietatearen ondorioz eta lanpostuak galtzeko beldurraren ondorioz lan iatripu asko deklaratu ere ez direla egiten salatu nahi izan dute. Honi aurre egiteko baliabide ekonomiko eta pertsonalak behar direla aipatu dute, eta Gobernuei babesa eta neurri zehatzak hartzeko eskatu.
bideoa prestatzen
Mitxel Lakuntzak ordezkatuko du Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusia

2019-03-13
ELAK bere idazkari nagusia aukeratuko du apirilaren 5an ezohiko kongresuan. Mitxel Lakuntzak Adolfo Muñozen lekua hartuko du, azken honek sindikatuaren estatutuek kargu horretarako ezartzen duten gehienezko adina bete baitu. Horrez gain, Batzorde Eragilea osatzeko Muñozen agurraren ostean, Maialen Aranburu gehituko zaio 12 kideko talde horri. Aranburu Gizarte Ekintzako arduradun izango da aurrerantzean.