Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Sindikatuak

bideoa prestatzen
LAB sindikatua EHNE eta UAGNrekin bildu da Nafarroako nekazal sektorea aztertzeko

2019-01-24
Nafarroako LAB sindikatua EHNE eta UAGN sindikatuekin bilera bana izan du, nekazal sektorearen egoera aztertu eta Huerta de Peraltako langileek eta enpresak lortutako akordioa aztertzeko.
bideoa prestatzen
Gizarte-ekimeneko ikastetxeen bigarren greba eguna

2019-01-17
ELA, STEILAS,COO,LAB eta UGT sindikatuek deituta, protestak egin dituzte EAEko gizarte-ekimeneko ikastetxeetako irakasleek. Zentralen aburuz, geldialdiak %60a gainditu du. Gogoratu behar da, 10 urte daramatzatela lan hitzarmena berritu gabe.
bideoa prestatzen
ELAk ez du onartuko estatalizazioaren amaiera ez dakarren lan erreformarik

2018-12-19
Espainiako Gobernua CCOO eta UGT sindikatuekin negoziatzen ari den lan erreforma salatzeko, elkarretaratzea egin du ELAk Espainiako Gobernuaren Bilboko ordezkaritzan. Eta salatu du estatu mailako itunek euskal langileen baldintzak okertzeko aukera zabaltzen dutela.
bideoa prestatzen
ELAk NH eta Barceló hoteletan greban dauden langileak babestu ditu

2018-11-16
Bilboko NH eta Barceló hoteletako garbikuntza lanetako langileek bi aste daramatzate greban. Euren egoera larria salatu nahi izan dute, prekarietatearen aurpegirik gordinenetako batzuk argitara ekarriz: Turismora begira egon nahi duen hirian, hotel batzuetako garbitzaileek, atontzen duten logela bakoitzeko 2,50 kobratzen dituzte. Horiek horrela, ELA sindikatuak manifestazioa egin du du Bilbon
bideoa prestatzen
ELAren esanetan, EAEko 2019ko aurrekontuak "PPren aurrekontuak dira"

2018-11-13
ELAren ustez onartezinak dira Eusko Jaurlaritzak proposatutako aurrekontuak. Rajoy-ren gobernuarekin adostutakoaren arabera egindakoak direla ziurtatu du sindikatuak eta gastu araua errespetatzeko murrizketa politiketan sakontzen dela salatu ere. Horren aurka, gastu araua haustea eta zerga erreforma aurrerakoia exijitu dituzte eta indar progresistei jarrera irmoa eskatu diete proiektuaren aurka.
bideoa prestatzen
Kontserbetako langileek hitzarmen berria eta baldintza duinak aldarrikatu dituzte Bizkaiko patronalaren aurrean

2018-11-13
Bizkaiko kontserberetan hitzarmen berria aldarrikatzeko protesta egin dute LAB, CCOO eta UGT-k CEBEK patronalaren egoitzaren aurrean. Sektore feminizatua da “soldata duinak” zein bestelako lan eskubideak eskatu dituzte. Negoziaketek aurrera jarraitzen dute baina patronala zein sindikatuen posizioak oraindik ere akordiotik urrutik daude.